Telefono-emagaldua

ProstituteProduktu berri bat merkaturatzea ez da gauza erraza, planifikazio eta garapen lan handia eskatzen du. Lan konplexu horietako bat, produktuaren arrakasta edo porrota eragin dezakeena, produktuaren beraren izena aukeratzea da. Baina Nokiakoak ez dira oso fin ibili beren azken telefono-gamaren izena aukeratzerakoan: Lumia”; gaztelaniaz, “prostituta”. Baina finlandiarrek aditzera eman dutenez, ez hanka-sartzea izan, hedabideetan eta sarean komentatu den bezala.

Abuztua arte, Nokian beren telefono mugikorrak zenbaki eta letra bidez izendatzen zituzten, baina orain, Windows Phoneren alboan hasitako aro berriaren sinbolo gisa, telefono berriei izena ematea erabaki dute.

Beren smartphone-gama berriarentzat izen bila hasi zirenean, multinazional finlandiarrak “Nokia” izenaren alboan soinu ona egiten zuen bokalez amaitutako hitza nahi zuten. Ia 200 izen baino gehiago bildu ondoren, 84 hizkuntzatako adituz osatutako talde batek hitzak banan-banan aztertu zituen: konnotazio negatibo posibleak eta hizkuntza guztietan zuten ahoskatzeko erraztasuna. Eta azkenean, “lumiarekin” jo zuten.

Espainol Hizkuntzaren Erret Akademiaren arabera, “lumia” hitza “prostitutaren” sinonimoa da, gutxi erabilitako hitza eta jatorri zalantzagarrikoa.

Dena dela, ofizialki aurkeztu baino lehen, Nokiak merkatu-azterketa bat egin zuen Espainian hitzak gutxiespen-konnotazioak zituen edo ez jakiteko. Emaitza: Espainiako kontsumitzaileen %60k “Lumia” produktu teknologiko batentzat izen egokia zela adierazi zuen. “Argia” eta “estiloa” iradokitzen zieten (“lumen” “argia” da latinez). Gutxik zekiten hitzaren benetako esanahia, ez baita oso arrunta.

4×4 masturbatzailea

1982an Mitchubishi Motors enpresa Japoniarrak Mitchubishi Pajero  4×4 ibilgailua merkaturatu zuen. Izenak Leopardus pajeros katu motari erreferentzia egiten dio; baina espainolez egiten den herrietan, “pajero” hitza “masturbatzaileren” sinonimo zakarra da. Hori dela eta, herri horietan ibilgailuaren izena Mitchubishi Monterora aldatu zuten.

5 pentsamendu “Telefono-emagaldua”-ri buruz