Telebistak umeari begiratzen dioenean

Telebistak umeari begiratzen dioenean

Telebistak umeari begiratzen dioenean

Zenbat telebista ikusten du etxeko haurrak?

Azken ikerketen arabera, behera egin du kopuruak, besteak beste gure etxeetan pantailak ugaritu egin direlako, eta lehen telebista baino ez zegoen tokian ordenagailuak, edo tabletak, edo telefoninoak ere egin dutelako beraien txokoa; multipantalla ei da bizi gaituen mundua.

Haatik, guztira eskola orduak baino gehiago ei dira umeek argidun kutxaren aurrean aho zabalik ematen dituztenak; heziketan funtsezkoa dute egun telebista.

 

Telebistak umeari begiratzen dioeneanIdiot Box

Donna Stevens gizakiaren inperfekzioek liluratutako argazkilari australiarra da, eta identitate gaiak jorratzen ditu. “Idiot Box” izeneko egitasmoan baina, telebistaren aurrean diren umeei argazki sortak egin dizkie, bere esanetan, gure bizitzan beti presente dagoen ispilu beltza baita. Modu horretan, “teknologiari diogun maitasunaren alde ilunena ikertu nahi omen du”.

Erreparatu egiozu orain etxeko haurrari; ohartu al zara inoiz zein aurpegiera jartzen duen telebistari so dagoela? Zuk lerro hauek irakurtzen dituzun bitartean, lagun, zertan da bera? Ez da pantailaren baten aurrean tenteldurik izango… ezta?

Egin dezagun berriro sarrerako galdera:

Zenbat ordu ematen ditu zuon seme-alabak egunero-egunero telebistaren aurrean? Zenbat oporretan dagoen honetan? Zenbat?

haurrak, heziketa, Idiot Box, telebista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude