Surfa ikuspegi zientifikotik azaltzen duen erakusketa kostaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango da

Surfa ikuspegi zientifikotik azaltzen duen erakusketa kostaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango da –

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskal Herriko Surf Federazioak elkarlanean egindako ekimena da Surf eta Zientzia erakusketa.

Erakusketa Sopelan izango da ikusgai abuztuaren 13a bitarte.

Surfa ikuspegi zientifikotik azaltzen duen erakusketa kostaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango daUdan zehar Surfa eta Zientzia erakusketa ikusgai egongo da kostaldeko hainbat herritan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Euskal Herriko Surf Federazioak abian jarri duten esposizio ibiltarian, infografia ezberdinen bitartez, surfa ikuspegi zientifikotik azalduko da.

Erakusketa hiru irudik osatzen dute. Lehenengoan oholen teknologia eta historian zehar izan duten garapena deskribatzen da. Bertan, zurezko lehen oholetatik material berriekin egindakoetara eman diren aldaketak ikusi ahal dira. Bigarren irudian olatuen sorreran haizeak, periodoak eta mareek daukaten eragina azaltzen da eta surf egiteko olatu egokienak zeintzuk diren deskribatzen dira. Azkenik, erakusketa osatzen duen hirugarren irudian, olatua nola hartu eta horren gainean mugitzeko zehaztasun zientifikoak ematen dira.

.

Donostiatik kostaldeko hainbat herrietara

Orain arte Surfa eta Zientzia erakusketa Donostian bakarrik ikusteko aukera egon da, Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) eta Donostia Kulturarekin batera surfa eta zientziaren harremana aztertzen zuen lehen ekimenaren barnean. Ekimen horretan surfaren pertsona ezagunek, metereologoek edota fisikariek kirola ikuspegi zientifikotik aztertu zuten.

Orain, udan zehar surfarekin lotura estua daukaten hainbat herrietara helduko da erakusketa.Surfa ikuspegi zientifikotik azaltzen duen erakusketa kostaldeko hainbat herritan ikusi ahal izango da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude