Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak
Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak
Asteburu honetan oreo gaztapasteltxoak, gozozalea bazara, hara hemen pasteltxo xinple bezain interesgarria. RZ erraza eta ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Hori bai, hau egin ahal izateko Oreo markako gailetak osorik beharko dituzu, jan dituzun horiek ez baitute balio, kar, kar,… Denak txundituta utzi eta noiznahi egiteko moduko RZ ! Gozatu eta on egin!
…
Oreo gaztapasteltxoak
…
Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)
Hemen duzu errezetaren bideo bat, eta gutxi bailitzan, azpian errezetarentzat behar dituzun argibideak ere bai:
…
Osagaiak eta errezeta:
- Bi katilutxo gazta fresko jarri gopor edo ontzi borobil batean
- Katilutxo bat krema mikatz gehitu
- Azukrea katilutxo bat
- Bainila likidoa goilarakada bat
- Dena irabiatu
- Bi arrautza osorik gehitu
- Irabiatu berriro orea lortu arte
- Madalenak egiteko ontzi batean, jarri madalena-paperak eta zulo bakoitzeko Oreo bana, hondoan
- Gehitu lortu duzun orea eta gainetik egin eskuz apurtutako Oreoa zatitxoak
- 125 gradutara dagoen labean, 22 minutu sartu
- Hozten utzi, hiru bat ordutan
…
Kasu!
Bai, badakigu guztiz yankia atera zaigula pasteltxoa, baina egizu proba eta ez zara damutuko. Areago, Jean Michel Basquiaten espiritua etorriko zaizu bisitan ahokada bakoitzean.
Gozatu eta on egin!
Asteburu honetan: gaztapasteltxoak
Errezeta gehiago…