Nazioarteko transmedia jardunaldia

Transmedia narratibei buruzko masterclassaren helburu nagusia istorioak kontatzeko modu berri bat ezagutaraztea da, ikus-entzunezko ekoizpena, aisialdia eta entretenimendu digitalean iraultza eragin duena. Hainbat euskarri eta baliabidetan (ikus-entzunezkoak, jokoak, webguneak, komikiak, plataforma mugikorrak edo esperientzia errealak) hedatuz eta dibertsifikatuz doazen istorioak dira.

MzMzNA==

Nazioarteko hitzaldi batek emango dio hasiera masterclassari, Lance Weilerren eskutik. «Transmedia: pantailatik harago istorioak kontatuz» izango du izenburua.

Ondoren, Robert Figuerasek  Panzer Chocolate proiektua aurkeztuko du, kasu praktiko gisa, Estatuko lehenego transmedia proiektuetako bat.

Bukatzeko, transmedia narratiben prestakuntzari eta horrek eskaintzen dituen aukera berriei buruzko mahai-ingurua izango da; hizlariek hartuko dute parte eta transmedia formazioan aditu eta produktore den Ian Ginnek gidatuko du.

Nazioarteko transmedia jardunaldia IX. Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren barne antolatu den ekitaldia da.

Programa osatua hemen kontsulta daiteke.

Irudia | transmedia storytelling | Kathy Hansen | Creative Commons By SA
ikus-entzunezkoak, storytelling, transmedia, zinema, Zinemaldia

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa Mandasko dukea 52 20012 Donostia Tel: 943 011311 info@tabakalera.eu

Zer duzu buruan “Nazioarteko transmedia jardunaldia”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude