Munduko 10 webgune bisitatuenak
Munduko 10 webgune bisitatuenak –
Ordenagailua maiz erabiltzen duenak ekintza kate berbera errepikatu ohi du, goizean esnatu berri denaren gisan: jaiki, komunetik pasa, ohea egin, dutxatu, gosaldu… Konputagailua piztutakoan pauso berdinak emateko ohitura daukat nik, baita zuk ere, seguraski: korreoa ireki, sare sozialetara jo, zure erreferentziazko hedabidera…
Duela gutxi 2016ko webgune ikusienen zerrendarekin egin nuen topo, hamar bisitatuenak zein ziren azaltzen zuena, zehatzagoak izate aldera. Beldurra ematen duena zera da: milioika eta milioika lagunek munduan nire webgune berdinetara jotzen dutela. Hemen duzu zure burua globalizazioa deitzen zaion horretan modu argigarrian kokatzeko metodoa. Hauetatik zenbait webgune erabiltzen dituzu egunero?
Nik sei; eta erabiltzen ez ditudan lauetatik hiru Txinan daude soilik. Hori ez bada uniformizazioa, nik ez dakit zer arraio den.
1. Google
Munduko bilatzailerik ezagunena da, beraz, ez da harritzekoa lehen postuan egotea. Edozein tokitan amaitzen dugula ere, ziurrenik lehenago Googletik pasa gara bertara nola iritsi jakiteko.
2. Facebook
Sare sozialen erreginarentzat da zilarrezko domina. Masa, herritarrak, kristo guztia dago bertan; eta gainera, toki oso ezberdinetako jendea konektatzen du, edo toki berdineko jende ezberdina. Askok ez dute been bizitza ulertzen tesna hau gabe: harremantzeko, lan mundurako, salaketarako, aisialdirako…
3. Youtube
Zer esan? Musika entzun eta bideoak ikusteko gehien erabiltzen den bitartekoa.
4. Baidu
Baidurekin Googlerekin gertatzen den berdina gertatzen da. Txinatar mandarina munduko toki bakarrean hitz egin arren hizkuntza erabilienetakoa bada, ez da harritzekoa betan bakarrik erabiltzen den bilatzaile bat zerrenda honetan izatea.
Google bezala, bilatzailea da, eta helbide elektroniko bat izateko aukera eskaintzen du. Pertsonalizatu daitezkeen edukiak zabaltzen ditu, klubak, albisteak…
6. Amazon
Mundu osoko denda online ezagunena. Hitz egin izan dute hemen multinazional honek bere banaketak dron bitartez egiteko asmoa daukala. Webguneari dagokionez, erabiltzaile batek ia edozer gauza erosi dezake. Edukiak eta eskaintzak pertsonalizatuak dira, erraza da erosketa bat egitea, jendeak produktuen inguruen bere iritzia ematen du…
7. Wikipedia
Sareko entziklopedia askea. Euskarazkoak ere jauzi ederra eman du azkeneko urteetan egile ugarien lanari esker.
8. Tencent QQ
Soilik Txinan erabiltzen den foroa duzue honakoa, 1998an sortua. Interneteko komunitate handiena omen da, bere eztabaida gune, chat, joko, korreo eta bestelako zerbitzuei esker.
9. Twitter
Sare sozial hau asko igo da azken urteetan, oraindik ere Facebooketik urrun dagoen arren. 140 karaktere erabilita asko esan daiteke, bertan jo eta su dabilen euskaldun komunitatea lekuko.
10. Taobao
Txinatarren Amazon da, erosketak egiteko ataria.