Turismoaren azken atala, poliziaren biolentzia

turismoa

Turismoaren azken atala, poliziaren biolentzia –

Kaka pilo ederra entzun, ikusi eta irakurri behar izan dugu turismoaren inguruan azkeneko egunetan. Gogorarazi nahi dizuet jakintsu liberal eta sasi-listo guztiei Raxoiren lubaki berdinean zaudetela. Hitz egin dezagun turismo eredu jasangarri batez, herria eta herritarrak onuradun izan daitezen, eta ez denon bizi kalitate galeraz elikatzen diren lau aberaskume nazkagarri.

Turismoaren patronal aseezinak ez gaituela ordezkatzen garbi uztera joan dira hainbat herritar San Telmo Museoaren aurrera, Donostian, bertan biltzen baitziren turismo eredu honen babesle korbatadun guztiak. Dena lasai zihoan, baina noski, orduan agertu dira Harrelsonen gizonak, Gasco eta Goiarenak, eta nola esango nizueke… Xabie Sotok azalduko dizue hobeto gau goizean bertan gertatutakoa:

Bi lagunen artean, seguraski, honako elkarrizketa emango da gaur Donostiko Alde Zaharrean:

  • Bua, txabal, ez dakizu zer gertatu zaidan gaur…
  • Zer ba?
  • Mugikorra lapurtu didate.
  • Bua! Ze putada! RGI hortaz bizitzera etortzen den mairu horietakoren batek? Salaketa jarri beharko duzu munizipaletan!
  • Ez moteil, salaketa munizipalei jarri behar diet.

Gero esan margoketak egiten dituzten erradikalak direla eztabaida tokiz kanpo jartzen dutenak. Margoketak egiten dituztenak eztabaida tokiz kanpo ez, mahai gainean jarri dute.

Hemen jendea aurretik eramaten ari dena, eta lapurretan, polizia da. Literalki.

Turismoaren azken atala, poliziaren biolentzia

14 pentsamendu “Turismoaren azken atala, poliziaren biolentzia”-ri buruz

  • Buah txabal!!! Munizipalengana ez!!! Atzamar hori osatzera larrialdietara joan dadila lehenbailehen ea odolustuko den bestela!!! Hori da hori bortizkeria!! Ikaragarria!!!

  • Eta munizipal horiek zeinek atxilotuko ditu, Ertzaintzak? Barkatu, non esan duzu dagoela lubakia?

  • Bortitzkeria da beraien ahalmena baliatyz bortitzki jarduten dutenean,fisiko edo sikologikoki,bakarrik pankarta 1 izateagatik oldartzea bortitzkeri izugarria da adierazpen askatasunaren aurka,baina betikoentzako bortitzkeria besteena omen ta poliziak beti ondo jarduten omen du. Ta hiritarrari mobila zuzenean lapurtzea zer da ba? Gainera hor gordetzen den informazio pribatua k k ntuan hartuta? Ea betikoei inouz edozerengatil oldartzen zaizuen ta burua hausten dizueten.

  • Zuhaitz Ordoki 2017-08-09 13:02

    Margoketak biolentzia bezala saltzen dabiltza egunero; poliziaren kolpeak jasotzea ez, dirudienez. Behatzarena anekdotikoa da. Kontua da Sotori ez diotela informatzen utzi.
    Nola atxilotuko dute ba beste polizia bat ertzainek? Cabacas hil zuena harrapatzeko gai ez dira eta?
    Infomatzeko grabatzen ari zen norbaiti mugikorra kendu diiote; bueltan hogei mugikor altxa dira polizia grabatzeko. Hori da bidea. Grabatu polizia.

  • https://www.youtube.com/watch?v=us95C_BxXB4 bastardo batzuk defendatzen duten bortizkeria, gainera polizia lapurtu dezan babesten dute ere.

  • Uste dut hemen ez duzula polizia kolonialaren krimenenei buruz ezer esan behar. Nik ere jasan dut haien biolentzia. Azken finean, horretarako ordaintzen diete, jo, mehatxatu eta beldurtzeko.

    Ulertzen ez dudana da zer lotura dagoen turismoaren eta Rajoyren artean. Eta zer kalte ekartzen duen turismoak. Ez al da “torists go home” xenofoboa? Edo jatorriaren arabera batzuk bai etorri daitezke eta beste batzuk ez? Nolabaiteko populismo deskafeinatu bat da hau Europan zabaltzen ari dena ikusita?

  • Zein ona bideoa ??? ikaragarria batzuen gaitasuna ridikulua egiteko…poliziaren bortizkeria ???????????????

  • Hiltzen Hil 2017-08-09 16:34

    Modelo turistikoa Euskal Herriaren kalterako dela argi dago: etxebizitza eta produktuen prezioen gorakada eragiten du, espazio publikoa masifikatu eta deterioratzen da, sortzen diren lanpostuak morrontzara mugaturiko lan ezduinak dira, subiranotasun ekonomikotik aldentzen gaitu turisten exportatzaile diren nazioekiko dependentzia hareagotuz, turistekin batera lapurrak, trafikatzaileak eta bestelako jendilajea azaltzen da…

    Hori esanda:

    1- Ezkertiar progre kexatariek hobe dute isilik egon. Non zeuden Izagirre indarrean zegoen urteetan? Maila berean zegoen turismoa urte haietan ere, baina garai haietan “lehentasuna” Atez-ate omen zen. Orain,bapatean, zakarraren arazoa jada ez da existitzen eta garrantzitsuena Turismoa omen da, ez? ARDIAK BAINO OKERRAGOAK ZARETE
    2- Turistak koakzionatzea estrategia zentzugabea eta mafiosoa da. Europar Batasunean sartu izanaren ordaina da Espainiako ekonomia turismoan zentratu izana. Izan ere, “klubean” sartzeko baldintza gisa, Espainiak bere industria eta sektore primarioa deuseztatu behar izan zuen Frantzia eta Alemaniari lehia ez egiteko, hori bai, diru-laguntza ikaragarrien truke. Ez duzue modelo hori gustoko? Bada, bozka ezazue Europar Batasunetik atera nahi duen alderdi bat, edo, koherentziagatik bada ere, eska iezaiozue zuen alderdiari jarrera Euro-eszeptiko bat hartzeko. Nik dakidala Ezker Abertzaleak ez du Europar Batasunaren aurkako jarrerarik, ezta ezker katalanak ere.
    3- Kexu zarete turistetaz, baina ez etorkin inbaditzaile eta “errefuxatuetaz”. Lehenengoek, zenbait kalte eta gastu eragiteaz gain, dirua utzi eta alde egin ohi dute euren etxeetara. Bigarren taldeko askok eta askok, diru publikoa arpilatzeaz gain, hemen geratu ohi dira potroak ikutzen, trapitxeatzen eta umeak erditzen etengabe. Eta hori errealitate bat da ikusi nahi ez dezuen arren. Non dago zuen koherentzia?? Irizpide arrazial batek muagatzen ote zaituzte?? Politikoki zuzenaren kateak ez al dizue gehiegi pixatzen?

    Ondorioa: artikulu honen egilea eta gainontzeko ezkertiar progreek, alegia, turismoaz kexu zaretenok, ardiak gisa bee bee besterik ez dakizue egiten eta ez dezue ez irizpide kritikorik, ez barne-koherentziarik.

  • Zuhaitz Ordoki 2017-08-09 18:39

    Ene ustez Joseba, “tourist go home” ez da xenofoboa. Ez dut konpartitzen, baina ez da xenofoboa ere. Raxoien politika turistikoa konpartitzen dute Donostiako Udalak eta Jaurlaritzak, geure herria, eta bereziki geure kostaldea, Marbella zikin batean bihurtuz.

    Xenofoboa hurrena egiten duzun galdera da. “Edo jatorriaren arabera batzuk bai etorri daitezke eta beste batzuk ez?” Horrekin zer esan nahi duzu, beso bete eta milaka gabiltzala errefuxiatuak hartzen, eta turista guzti-guztiak aldiz, antzarak ferratzera bidaltzen ditugula? Edo hori dela turismo eredu honen aurkakoen nahi dutena?

    Xenofobia zer den jakin nahi baduzu, galdetu HiltzenHil-ei. Pare bat master dauzka gaiaren inguruan.

    Turistekin lapurrak agertzen direla esan, baina ahaztu egiten zaio okerrenak korbata daramaten bera bezalako gizon zuriak direla. Instituzioei balio guztia ukatzen die, baina aldi berean Izagirreri aurpegiratzen dio guztia ez aldatu izana 4 urtetan (erabakien norabidea hortik zihoan arren; ze urte horietan Alde Zaharreko bizilagunak ez zuten kolpeik jo mahai gainean, ezta?). Zakarraren arazoak oso presente jarraitzen du herri pilo batetan, baina ziurrenik ez zen ohartuko À contre-flots irakurtzen ari zelako. Ezker Abertzaleko militante ugarik ez dute Europar Batasuna gustuko eta ez diote etorkizunik ikusten Euskal Herriari zapalkuntza marko horretan, eta arratoiak bezala barkutik txalupetara jauzi egin beharrean, adiskideak konbentzitzen dabiltza Ezker Abertzalean; eta lortuko dute, Ezker Abertzalearen proiektuak ez baitauka lekurik Europar Batasun azpiratzaile horretan. Gure Herria hilko du.

    Badakizue zer? Etorkin asko etorri dira EH-ra, eta ez dira integratu okupatuta gaudelako eta ez ditugulako Estatu propio batek ematen dizkigun tresnak. Askok ukitzen dituzte potroak, askok arpilatzen dute diru publikoa. Batzuentzat, arazo nagusi eta zentrala dira. Milioika milioi euro lapurtzen dizkiguten bankuzain zuriak ez, etorkin beltzak baizik. Uste duzue zuena publikotasunaren eta kulturaren defentsa sutsua dela, arrazismo nazkagarriena besterik ez denean. Nik laguntza sistema berrikusiko nuke, eta lagundu daitekeena lagundu, bidezkoa dela gerratik eta miseriatik ihesi datorrenari laguntzea, eta bere lanaren bitartez eta ez laguntzetatik xurgatuz bizi ahal izateko laguntza ematea. Gure arbasoekin egin zuten bezala Sobietar Batasunean, Erresuma Batuan, Frantzian edo Hego Amerika osoan.

    Gure arbasoek gerratik ihes egin zutenean hartu zituzten beste herrialde batzuk, baina orain datozenei ateak ixtea da nahi duzuena. Esker txarrekoak. Humanitaterik gabekoak. Gerra da merezi duzuena, erbestea, gosea eta heriotza; eta guzti horretatik ihesi norabait jotzen duzuenean, bertako ateak itxita topatzea. Barne koherentzia eta irizpide kritikoaren maisuak. .

    • ganbaratxotik 2017-08-10 12:50

      Erabat ados hirekin.

      Nik dakidala inor ez da turista banakakoekin sartu.
      Erne ibiltzea komeniko da. Eztabaida sortu da eta hori beti da ona. Gauzak hobetzeko aukera ematen du, baina nik susmoa daukat inguruan “errekaleorretan” eta “zaborrretan” bezela orain ere populismoaren haizeek lagunduta, batzuk arrantzan egiteko asmotan dabiltza.

  • Nire ustez turismoa ez da arazoa. Sortu nahi den turismo masiboa eta eredua dira arazoa.

    Uste dut ez dela turisten aurka egin behar, baizik eta gaur egun turismora bideratzen diren baino baliabide gehiago ez bideratzera (hotelen baimenak, pisu turistikoen lizentziak,…).

    Ulertzen ez dudana turismo eredu basatia babesten duten herritarrak dira. Zer irabazten dute turismoaz? Nire inguruko inork ez du zentimo bat irabazten. Irabazten dutenak oso pertsona konkretuak dira. Langile xeheek oso soladata apalak dituzte. Beraz, nondik irtetzen dira iritzi horiek? Zein interes dago guzti horren atzean?

    Bestalde, poliziaren (bai Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren) jarrera guztiz salagarria iruditzen zait. Mugikorrak bortizki lapurtzen aritzea lotsagarria da. Beraiek jakingo dute zergatik babesten dituzten jarrera alderdikoi horiek.

    Atzamarragatik barre egin duenari esan nahiko nioike, zenbat aldiz irakurri duen X polizia zauritu direla edozein istilutan eta ea noizbait pentsatu duen zein zauri mota ziren.

  • oerituoeirtu 2017-08-10 05:44

    Eta euskara?

  • Euskara aspaldi alde batera utzita,
    Guay-a castellanoz hitz egitea da!