Amazonek dronekin banaketak egiteko patentea sartu du

Amazonek dronekin banaketak egiteko patentea sartu du –

Amazonen patente berriak zentro logistiko tradizional bat dirudi, baina ezberdintasun nabarmen batekin: silo handiak dauzka banaketa dronak bertatik aireratu daitezeen hirietara joateko.

Amazonek dronekin banaketak egiteko patentea sartu duMultinazional honen nahi nagusietako bat bitartekariak kentzea da, gehienbat banaketa egiteko kontratatu behar dituztenak, behintzat azken txanpan. Hau da, hegazkinak, kamioiak edota trenak beren eginkizuna betetzen jarraituko lukete, banaketa gune nagusira iritsi arte karga kantitate handiekin; hortik aurrera, atez-ateko banaketa (edo leihoz-leihokoa) egitea litzateke dronen zeregina.

Asmoa garbia da: gastuak murriztea. Horretaz gain, banaketa bera automatizatzeak sinpletasuna ekarriko liekete, eta paketeak azkarrago banatzeko balio erantsia ere. Bide horretan proposamen ezberdinak luzatu dituzte: adibidez, dronak zeramatzan kamioi bat; esaterako, hirigune erdian ezarri eta base logistiko gisa funtzionatzen duen baloi gidatu bat.

Amazonek dronekin banaketak egiteko patentea sartu du

Kontrakoa iruditu arren, ideia ez dago hain tokiz kanpo. Europar Batasunak Uspace izeneko ordenantza bat ari da martxan jartzen, automatizatutako dronentzak aire eremu baimenduak sortzeko. Hortik aurrera, oztopo bakarra eginkizun hori gauzatzeko teknologia garatzea litzateke, eta dronen, paketeen, eta noski, pertsonen segurtasuna bermatzea.

Orain Amazonek esku artean daukan ideia gauzagarria da oso: zentroa airean eduki beharrean, lurrean izatea, silo klasikoekin osatuta. Sinpleagoa da merkantzia basera kamioietan eramateko, eta dronak bertatik aterako lirateke, biltegi tradizionala eta aire garraioaren arrteko nahasketa bat sortuz.

Oraingoz patente eskaera besterik ez da, baina esan bezala, berehala gorputza hartu dezakeen porposamena da: “Hainbat solairutako biltegia, dronekin, hirien kanpoaldean, horrelako zerbait egiteko espazioa dagoen tokian”. Errealitatetik oso hurbil dagoen irudia da, gaur egun dauden banaketa sistemekin guztiz bateragarria.

Amazonek dronekin banaketak egiteko patentea sartu du