Mehatxu dira adimen artifizialak bikoizketa-aktoreentzat?

Mehatxu dira adimen artifizialak bikoizketa-aktoreentzat? –

Pertsona batzuek beren ahots-kordak dardararazteko duten talentua edo pertsonaia baten bidez emozio edo sentimendu bat transmititzea egun batetik bestera amaitu daiteke guzti hori adimen artifizialaren garapenaren ondorioz.

Bikoizketa ez da lan erraza, ikasteko eta prestatzeko urteak behar dira, eta horrek talentu edo balio handiko ondare bihurtzen du, askotan pertsonaia batekin konektatzeko erabiltzen dugun ahotsa baita.

Gaur egun adimen artifizialak gero eta gehiago agertzen ari dira gure bizitzetan, eguneroko jarduerak errazago egin ditzakeen tresna gisa. Baina badira gizakiei zuzenean eta zeharka eragiten dieten kontrakoak ere, adibidez; giza lanaren ordez teknologia bat erabiltzea.

Hegoa izenekoa morgatarra da, haur hezkuntzako ikaslea da, baina ahotsean berezko talentua duenez, bikoizketako aktore gisa lan egin du ETBn. Bere esperientziari esker, honako hau komentatzen du: Bikoizle eta esatarien lana Adimen artifizialaren erruz kaltetzen ari da, inoiz ez genuen imajinatu egun hau hain goiz iritsiko zenik. Behin AAk nolabaiteko protagonismoa hartu du. Ahots-poltsa bat sortzen hasi ziren, ondoren batez ere marrazki bizidunetan erabiltzeko. Pertsonalki, hasieran, nahiko beldurtu nintzen; denbora gutxian lana galduko nuela uste nuen. Pixkanaka proiektu gutxiagotarako deituko zigutela eta azkenean beteranoenentzat bakarrik izango zela lana. Baina egun batean, nire zuzendarietako batekin hizketan, esan zidan bera ez zela hain mehatxatua sentitzen. Hizkuntzak hainbeste ñabardura dituela eta hainbeste modutan interpreta daitekeela esan zuen, non ia pentsaezina baitzen adimen artifizialak gizaki baten perfekziora lortzea. Marrazki bizidun sinpleak edo eszena batzuk interpreta litzake, baina inoiz ez hain eszena zehatzak.

Horrek alborapena ekar dezake, aurrerapen teknologikoek gizakiarentzat adierazten dituzten alde on eta txarren artean, adimen artifiziala balioesten den unea eta gizakia alde batera uzten den unea, “gizateriaren lerroa” zeharkatu behar ez dugun lerroa da.

Mehatxu dira adimen artifizialak bikoizketa-aktoreentzat?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude