Asteburu honetan: Legatza itsas jogurtarekin
Legatza itsas jogurtarekin –
Asteburu honetarako Legatza itsas jogurtarekin RZ dakarkizugu, denak txundituta uzteko, ama eta izaba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko RZ horietakoa. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Legatza itsas jogurt-arekin
…
…
Osagaiak:
- 150 g-ko 4 legatz xerra
- 160 g “griego” erako jogurta
- alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena)
- perrexila
- limoi bat
- oliba olioa
- gatza
…
Errezeta:
- Alga noria tira finetan moztu eta labean 100ºtan lehortu ordu betez. (ondoren frijitu daitezke edo ez).
- Tiratxoak txiki egin eta jogurtari nahastu. Zenbat alga gehitu norberak nahi duen moduan.
- Perrexila txikitu eta jogurtari nahastu.
- Limoi azala birrindu eta jogurtari nahastu.
- Azkenik, oliba olio pitin bat gehitu nahasketari.
- Legatza lehendabizi azalaren aldetik egin olio pitin baten laguntzaz eta ondoren barrualdetik.
- Jogurtarekin zerbitzatu.
…
Kasu!
Aukeran, barazki batzuk tiratan moztu eta soja saltsa pixkatekin salteatu. garnizio moduan ipintzeko. Alga noria beharrean izokina xaflatan ere erabil genezake rollitoak egiteko.… Gozatu eta on egin! 🙂
…
Errezeta gehiago…