Kazetaritza: edukia, kalitatea eta euskarriak
Martxoaren 30ean grabatu genuen mahai inguruaren 5. eta azken atala duzue gaurkoa. 360 gradutan grabatzen duen kameraren aurrean jarri genituen eztabaidan Gorka Julio blogaria, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, Xabier Letona, Argiako zuzendaria eta Nerea Azurmendi Vocento taldeko kazetaria. Moderatzaile lanetan aldiz, Pilar Kaltzada aritu da.
Edukia, kalitatea eta euskarriak izan dituzte hizpide.
Otamendiren aburuz, kalitatea, oraindik ere, komunikabide tradizionaletan dago.
Xabier Letonak baliabideak edo euskarriak, etorkizuna baldintzatuko duela uste du, baina funtsean berbera egiten jarraituko dutela kazetariek: bere irakule/ikusleei mundua nola ikusten duten azaldu. Azurmendiren aburuz, ordea, hain zuzen ere igorlea-mezua-hartzailea eskema da krisian dagoena. Etorkizunean igorle eta hartzaile paperak nahastuko direla.
Hona hemen bakoitzaren gogoetak:
Aurretik, Digitalak ekoiztetxean 360º grabatutako mahai inguru honen beste lau saio eskaini ditugu. Haria galdu nahi ez baduzu hemen ikus ditzakezu:
1.- Zertan da kazetaritza gaur?
2.- Kazetaritzaren bide berriak.
3.- Zer egin dezakete komunikabideek?
4.- Kazetaritza: Zein ote da eredua?
[…] Aurrekoak bezala, 360 gradutan grabatzen duen kamerarekin jaso genuen. Beraz, irakurle, zuk zeuk mugitu kamera begia non jarri nahi duzun erabakitzeko. Zu zeu zara mahai-inguruaren errealizatzailea. Guk hitzak ematen dizkizugu, baina zuk hautatu behar duzu begia non jarri. […]