Kazetaritza: edukia, kalitatea eta euskarriak

Martxoaren 30ean grabatu genuen mahai inguruaren 5. eta azken atala duzue gaurkoa. 360 gradutan grabatzen duen kameraren aurrean jarri genituen eztabaidan Gorka Julio blogaria, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, Xabier Letona, Argiako zuzendaria eta Nerea Azurmendi Vocento taldeko kazetaria.  Moderatzaile lanetan aldiz, Pilar Kaltzada aritu da.

Edukia, kalitatea eta euskarriak izan dituzte hizpide.

Otamendiren aburuz, kalitatea, oraindik ere, komunikabide tradizionaletan dago.

Xabier Letonak baliabideak edo euskarriak, etorkizuna baldintzatuko duela uste du, baina funtsean berbera egiten jarraituko dutela kazetariek: bere irakule/ikusleei mundua nola ikusten duten azaldu. Azurmendiren aburuz, ordea, hain zuzen ere igorlea-mezua-hartzailea eskema da krisian dagoena. Etorkizunean igorle eta hartzaile paperak nahastuko direla.

Hona hemen bakoitzaren gogoetak:

HTML Kodea

Aurretik, Digitalak ekoiztetxean 360º grabatutako mahai inguru honen beste lau saio eskaini ditugu. Haria galdu nahi ez baduzu hemen ikus ditzakezu:

1.- Zertan da kazetaritza gaur?

2.- Kazetaritzaren bide berriak.

3.- Zer egin dezakete komunikabideek?

4.- Kazetaritza: Zein ote da eredua?

MjAyMA==

Irudia | Kazetaria | zz | Creative Commons By SA
Internet, kazetaritza, krisia, Papera, urteurrena, zuzeu
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Kazetaritza: edukia, kalitatea eta euskarriak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude