Barkoxtarrek XAHAKOA pastorala paratu dute

MjAxNw==

Pastorala zer den edo nola egiten ez dakienarentzat, aukera bikaina izanen da XAHAKOA honi arreta jartzea, izan ere Etxaun alkarteak sarea erabili nahi baitu zaleak erakarri eta bideak erraztuz batera, ezjakitunari ere gauzak erakusteko.

Horretarako sortu dute atari hau, primerakoa gertatzen dena profanoa luze-zabalean jabe dadin pastoralaren benetako izaeraz.

Ongi etorria ematen dute lehenik: Honki jin erranez, eta gero gerokoak: “Pastorala egin düanak, üxü badaki zer lan eta zer plazera den holako jei baten hontzea herri batetan. Bena egin ez düanak edo kanpotik horra denak ez daküe hain ontsa. Etxahun alkarteak aurtenko pastoral xedea zer den eta nola doan erakutsi nahi lüke, prefosta lehen-lehenik barkoxtarrer, eta ber denboran interesatürik diren oroer ere. Horrentako, mustraken bortak zabaltzeko, interneten güne hau sortü dügü. Pastoral urtean eta ondotik ere baliatüko dügün tresna da, gure berriak bazter güzietara helarazteko.”

Zubererara hurbiltzeko ere, gutxitan bezalako aukera, egia esanda.

Alexis Etxekopart Attuli, kantari eta kanta sortzaile aparta izan zen. NBerak sortutako kantuetarik ezagunena, ezbairik gabe, Xahakoa bera, baina baita beste zenbait ere:  Erresiñola, Goizean goizik, Sor leküa kitatü, Herriko bestak, Oilar zaharra…

Xahakoa pastoralaren hitzak, Patrick Keheille Kanpok idatzitakoak dira. Errejemta lanetan, ostera, Jean-Fabien Lexardoy ibiliko da.

Hiru aldiz jokatzeko asmoa dute uda honetan: Uztailaren 25ean, egunez; 31ean gauez, eta abuztuaren 8an egunez.

Hori dela eta, ikusleak 2.200ko kopuruan mugatuko dira, baina sarrerak nahi dituenak, ataritik bertatik lor ditzake.

Ondoko bideoan ikusten dira nondik norakoak.

HTML Kodea

Irudia | Xahakoa pastoralaren entseguak | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Barkoxtarrek XAHAKOA pastorala paratu dute”-ri buruz

  • Erramun Gerrikagoitia 2010-04-18 07:48

    Izan nuen zoriona ezagutzeko Attuli eta ere izateko bere etxean Eskiulan, Bearnoan berak gonbidaturik. Nahiz nik ezagutu nuen Barkoxen, Zuberoan beti izan dut Attuli Eskiulakotzat, Bearnokotzat.

    Izkiriatu da hondokoa hemen ondorioz errore mekhanogriko bat ezen

    Barkoxea izan baitzen Alexis Etxekopar “Attuli” (1924-2005)

    noiz behar zuen edo zukeen

    Barkoxekoa izan baitzen Alexis Etxekopar “Attuli” (1924-2005)

    Baina nola esana bait dut oker date zela Barkoxekoa izanik Eskiulakoa, Attuli zena.

    Halan ez bada zuzen nazala hobekixe dakienak.