Kapuko Mugimendua

kpkmugimendua-fotokopia-logotipoaKapuko Aldizkariak, jendearen parte hartzea sustatzeko transmedia proiektu bat martxan jarri berri du: Kapuko Mugimendua

Kapuko Mugimendua, zerbait egiten badakizu eta munduari egiten duzun hori erakusteko aukera eskaintzen duen Kapuko Aldizkariaren atala da. Bertan horretaz gain zure gogoetak, iritziak, argazkiak, bideoak, irudiak… argitaratu ditzakezu, ondoren jendearekin komentatu eta eztabaidagune interesgarriak sortu.

Horretarako, bideoa baldin bada igo youtube edo vimeo-ra eta bidali linka: kapukoaldizkaria@gmail.com-era eta guk KAPUKOTBn jarriko dugu, argazkiak, irudiak eta testuak elkarbanatu nahi badituzu, posta elektroniko berdinera bidali eta gure webgunean eskegiko ditugu.

SARTU KAPUKO MUGIMENDUAN!

 

 

Kapuko Aldizkaria, Kazetaritza, Publizitatea, Komunikazioa eta beste hainbeste gai lantzen dituen aldizkaria da. Bisitatu sarean: www.kapukoaldizkaria.tk