Eskuin muturra Europan: mapa bat osatzen (II)

ordinary fascism

 

  • Gaitzerdi ordea atzo aipaturikoak soilik balira. Asteak dira, Marine Le Penen alderdiak igoera (zeinak bere aitaren jarrera bera ordezkatzen duen) nabarmena izan zuena. Aitaren diskurtsoa bigundu arren, Frente Nazionalak mezu xenofobo eta antieuropearraren lekukoa darama. Kantonamenduetako hauteskundeen ostean, ikusteko dago, 2012ko presidentetzarako hauteskundeetan bere aitak lortu zuena mantentzea edo biderkatzea lortzen duen.
  • Apirilaren 19an Publico egunkariak bistaratu zuen Hungarian Jobbik alderdiarekin gertatzen ari dena. Alderdiko burua Gabor Vona da. Bere mezu ia bakarra Hungariako ijito komunitateari zuzendua da. Goratu, ijito komunitatea Hungarian milioi bat pertsonak osatzen dutela. 2007an Vonak Guardia Hungariarra izenekoa sortu zuen: adituen Jobbiki loturiko talde neonazia dela diote eta zenbait eraso arrazista eta xenofobo egin izana leporatzen diote. Justizia hungariarrak debekatu egin zuen aipatu talde hau.
  • Faxismo jatorraren adibiderik behinena da Suediako Jimmie Akesson. Gaztea, itxuraz jatorra eta ondo jantzia. Berlusconi eta Vonaren aldean adierazpen harrorik ez, baina etorkinen etorrerarekin Suedian kriminalitateak gora egin duela dioen mezuarekin, Suediako Democratak alderdiak 20 eserleku lortu zituen azken hauteskundetan. Ildo jator berekoa da Danimarkako Alderdi Popularreko Pia Kjaersgaard. Mugimendu migratzaileak abiapuntu harturik, 2001a geroztik, migratzaileen aurkako legedia asko gogortu da. Egun Danimarkako Alderdi Popularra hirugarren indarra.¬† Akesson baino gogorragoa da Kjaersgaard bere adierazpenetan: “Suediarren Stockholm, Goteborg eta Malm¬∂ Eskandinabiako Beirut bilakatu nahi badute klanen arteko gerra eta bortxaketekin, utziegu. Geuk Oresund zubian harresi bat eraikiko dugu.”
  • Austriako eta Herbeheretako kasuek badute antzekotasunik, azkenik, amaitzeko. Jorg Haiderren heriotzaren ostean, Heinz-Christian Strachek hartu zuen haren lekua Austriako eskuinean. Bere mezua Haiderrenaren antzekoa zen, etorkinak jazarriz eta meskitak kentzeko erreferendumak abiaraziz. Austria da Europan eskuin muturrak babesik handiena duen herrialdea. Herbeheretan hirugarren indarra da Geert Wildersen Askatasunaren alderdia. Eskandinabian bezala, migrazio legeen gogortzea du programako punturik nagusiena. Wildersen adierazpenik garrantzitsuena, Corana Mein Kampfekin parekatzen zuena izan zen. Haren ustetan, Coranak debekatua egon beharko luke. Suitza, Grezia eta azken astetako Finlandiako kasuak ahaztu gabe.

 

etorkinak, Europa, ultraeskuina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude