Hackeatu zeure jostailu sexuala
Aurrekoan norberaren gorputza nola hackeatu daitekeen aurkeztu nuen. Oraingoan gertukoagoa den zerbaiti buruz arituko naiz eta zeure jostailu sexuala nola hackeatu dezakezun azalduko dizut.
Bibradore komertzial bat zeure gorputza entzuteko programatu? Posible da, Micah Elizabeth Scott artista eta ingeniari informatikoak egin eta scanlime blogean azaldu du prozesua.
Erositako jostailu sexualaren mandoarekin funtzionamenduarekin pozik ez eta ukitu behar izan gabe erregulatzeko sortu du bere mando propioa. “Theremin bibradorea” deitu dio.
Bere webguneko sarrera honetan aurkituko dituzu proiektuaren inguruko argazki eta bideo gehiago eta helbide honetan mandoa programatzeko fitxategiak.
Gero eta errazagoa da teknologia gure esku hartu eta gure gustu eta beharretara moldatzea. Scott bezalako ingeniariei esker eta diru gehiegi gastatu behar izan gabe orotariko tresnak sor daitezke. Arduino bezalako proiektuek ere asko errazten dute teknologia etxean sortzea.