Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!

Zinemaldia o’clock da irakurle maitea. Eta nire neurriz gainezko eszitazioa zurekin partekatzea erabaki dut (ez horregatik).

 

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Zergatik eszitatzen nauen hainbeste Zinemaldiak? Gure Cannes, Berlin, Venezia, Toronto delako. Bestela ikusi ezin izango ditugun filmak ikusteko aukera eskaintzen digulako, Benicio (gure Benizio) del Tororekin Bataplanen topo egiteko aukera ematen digulako, Donostiako bazter guztiak glamurrez hautseztatzen direlako eta aurten, lehengo urtean bezala, euskara hutsean egindako film bat izango delako Sail Ofizialean lehiatzen.

Ez naiz kritikari profesionala, beraz,  datozen gomendioak nire Top 5 pertsonalak (+1) dira. Film hauek zergatik ikusi nahi ditudan nolabait arrazoitzen saiatuko naiz, zuk erabaki gero ikusi nahi dituzun edo ez. Baina zoaz eta gozatu Zinemaldiaz. “es ke ez da sarrerarik geratzen X filma ikusteko” esango didazu. Berdin dio. Ikusi edozer gauza. Donostiako Zinemaldian programatzen dituzten film gehienak ez bait dituzte, ziurrenik, zirkuitu komertzialean banatuko eta ezin izango dituzu ikusi zure herriko zine aretoan. Zoaz film suediar, txiletar, mexikar, kolonbiar, taiwandar edo iraniar bat ikustera. Bestela, hauetako bat proposatzen dizut:

Amama (Asier Altuna, Sail Ofiziala). 103′ Drama.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Familia baten belaunaldi desberdinen arteko gatazka, hiria vs. baserria, iragana vs. oraina. Amamak guztia isiltasunean begiratzen duelarik. Zergatik ikusi nahi dudan? Gurea delako, nire aurtengo Zinemaldieszitazioaren %50aren kausa delako, Altunaren zinea oso gustukoa dudalako (Soroa kenduta, sorry), gure Klara Badiola talentosa zinean berriz ikusteko gogoa dudalako, Javier Agirreren argazki lanak orain arte egindako onenaren itxura duelako eta “insider” baten esanetan “beste maila batean” dagoelako.

 

Irrational Man (Woody Allen, Perlak – Lehiaz Kanpo) 95′ Drama.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Filosofia irakasle den Abe Lucas (Joaquin Phoenix) krisi existentzial batetik pasatzen ari da baina piskanaka bizitzeko helburu berri bat aurkitzen du bere ikasle den Jill Pollard-ekin (Emma Stone), amodiozko harremana hasten duenean. Zergatik ikusi nahi dudan? Woody Allen-en azken lana delako eta New York-etik at filmatu zituen film ez-gogoangarriak kenduta, gure Woody-ren filmografia maite dugulako eta  Joaquin Phoenixen talentuak tona bat pisatzen duelako.

 

London Road (Rufus Norris, Sail Ofiziala).  90′ Thriller musikala.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Ipswich herriko sei prostituten hiltzaileari buruzko filma (izen bereko antzezlanetik egokituta). Norris-en azken lanean hiltzailearen atxiloketak komunitatean izan zuen eragina aztertzen da eta istorioa 2008an Ingalaterrako ekialdeko herrian jazotako gertaeretan oinarrituta dago.  Zergatik ikusi nahi dudan? Anglofila bat naizelako eta Erresuma Batuetatik datorren zine guztia tragatzen dudalako.

Musikala. Tom Hardy. Mmmm…

 

El Rey de La Habana  (Agustí Villaronga, Sail Ofiziala) 125′ Drama.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Reinaldo gaztea 90eko hamarkadan La Habanan iraunbizitzen saiatzen da. Magda eta Yunisleidy ezagutzen ditu eta maitasuna muturreraino biziko du.  Zergatik ikusi nahi dudan? Sexua. Travestiak. Habana. Villaronga-ren azken lana, katalanez filmatutako Pa Negre zoragarria, ezin izan daitekeelako desberdinagoa izan. 

 

Psiconautas (Alberto Vázquez & Pedro Rivero, Zabaltegi) 80′ Animazioa.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Alberto eta Pedro-ren Birdboy film laburrak 50 inguru sari irazbazi zituen nazio artean, Espainiako Goya saria barne. Zinemaldiko webgunean honela deskribatzen da bikotearen lan berria: Izaki antropomorfoen mundu batean, bizirik dauden ordulariz eta hitz egiten duten plater puzgarriz betetako mundu batean, gizarte itogarri batetik ihes egin nahi duten bi gazte nabarmenduko dira.” Zergatik ikusi nahi dudan? Pedrok egiten duen guztia bezala, makarrada zoragarri bat delako eta Birdboy maisu-lanak txundituta utzi ninduelako.

 

Mi Gran Noche (Alex de la Iglesia, Sail Ofiziala – Lehiaz kanpo) 100′ Komedia.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!Diximuloan sartu nahi izan dut Alex-en azken filma nire Top Zinemaldi “must-see” zerrendan. Raphael (72) abeslari espainiarra protagonista duen film bat ikusi nahi duzula ez baita hala-hola aitortzen den zerbait. Zergatik ikusi nahi dudan? Hortera bat naizelako eta horteradak gustatzen zaizkidalako. De La Iglesiaren fan sutsua naizelako eta berak erditzen duen edozer gauza kontsumitzen dudalako.

Datorren ostiralean, beste iruzkin bat. Aste osoa Zinemaz gozatu ondoren, gure “Wrap Party” partikularra ospatuko dugu.

Gonbidatuta zaude.

Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!
Hemen da. Iritsi da. Donostiako Zinemaldia!

Zinegilea izarfilms.com tinkoeuskara.eus