Irakurrienen zerrendak: zer klikatzen du jendeak prentsan?

Goizeko lehen ordu hauetan, Diario Vascoren notizia irakurriena, Zapaterok erretiroa 67 urtera arte atzerako erabakia da. Bigarrena, Bare-bare atalean irakugai dagoen Iñaki Gabilondori egindako elkarrizketa da eta hirugarren postuan, iragartzen zaigun negu hotz eta lehorra.

Enpresa talde berekoa izan arren, El Correon notiziarik irakurriena goizean, Getxoko kirol portuari buruzkoa da, bigarrena Zapateroren erretreta atzeratzeko asmoa eta hirugarrena San Segundo ministra ohiaren heriotza da.

El Mundora salto eginez gero, ordea, notizia irakurrienen tonua ezberdina dela konturatzen naiz: Lehena Maria Jesus San Segundo ministraren heriotza da, bigarrena bankuari euren etxea erosten dieten herritarrei buruzko erreportajea eta hirugarrena Playboyra itzuliko dela Pamela Anderson dioena.

El Paisek, bere aldetik, honakoak ditu notiziarik irakurrienak: Maria Jesus San Segundoren heriotza, Merkelen harridura Espainiak aurrezteko hartutako neurriekin eta eta erretiroa 67 urtera arte atzerako Zapateroren erabakia.

Euskarazko prentsa

Ezberdina al da euskarazko prentsa? Zer da euskarazko prentsatik irakurriena? Berrian, une honetan, kirol emaitzak dira irakurrienak, baina atzokoari erreparatuta, notiziaren bozkatuena Euskal selekzioaren hamaikakoa, Berria taldearen laguntza eskaera eta Espainiako gutxieneko soldataren “bidegabekeria” dira bozkatuenak.

Argian, aldiz, Iñaki Martinez de Lunari egindako elkarrizketa, Empar Pinedari Uxue Alberdik egindakoa eta Xabier Leteren argitaragabeak izan dira irakurrienak.

Gaur 8k bere aldetik, bere zerrendako euskarazko blogik irakurrienen zerrenda egiten du eta hor ere.

Zuzeuren adibidea

Gure adibide honetara itzulita, ikusiko dugu, polizia operazioaren berriak izan duela bisita gehien azken astean. Gurean, guk ere ondo dakigu jakin, euskal gatazkaren kontuek eta kultur eztabaidek izaten dute jarraitzaile gehien.

Baina gainerako egunkariek? Zer irakurtzen da gainerako egunkarietatik? Zerk pizten du arretarik handiena? Eta zeren bila joaten gara?

 

PD: Urtebete inguru izango da, antzeko artikulu bat idatzi zutela.

Zer irakurtzen da gehien prentsa digitalean?

Irudia | Zer irakurtzen da gehien prentsa digitalean? | Ezezaguna | LGPL