«Biba Italia»

NDA3NQ==

«Baina, azkenean, guretzat, parlamentari, ministro edo probintzia buruak ez garenontzat, ezer aldatu ez duen denboraldi amaierako oinaztura handi eta euri gutxiko, zarata eta amorruzko, egun alferrikako honetan, xantaia hutsezko garai hau salatzeko oihuen, Erroman ergel utilek piztu dituzten eta erregimenaren albistegian berehala zabaldu dituzten garren, buru hautsien, bozkatzera arrastaka joaten diren emakume haurdunen eta, bederatzi hilabete eta erdiz bizkarra txikituta, hemorroideekin eta maskuria lehertzear inoiz egon ez garenok esaten dugun bezala, “esperantzetan daudela” erakusten diguten beren sabel ausarten, ipurdia salbatu izanagatik pozik dagoen jende eskasaren, gogaikarrien, “astopito” oihuen, xantaiagileen, eta duela hilabete ezagutzen ez genituen eta laster lurrera antisorgailu erabiliak bezala botako dituzten boto merkatari merkeen artean, eta zor nazionala ia 1.900 milioi eurokoa izatera iritsi delarik, askok imajina ezin dezaketen eta are gutxiago ordain dezaketen kopuru batera, gizajoak “irabazi” dutela uste dutenak, ulertu gabe galtzen jarraituko dutela irabazten duen bakarra beti bera den bitartean, bere milaka miloiekin eta ezkutatu beharreko krimenekin. Baina, baina a zer zikinkeria, jaun-andreok, a zer miseria. Ehun eta berrogeita hamar urteko historia unitarioa daukagu, Isonzon 600.000 lagun hil ziren, Donen 100.000 soldadu izoztu, tankeetako soldadu asko hil ziren, begietan basamortuko hondarra zeukatela (nire aita Susa batailoiko soldadu alpetarra zen, nire aitaginarreba, Ariete brigadako tankeko soldadua), Ardeatina hobian errugabeak fusilatu zituzten, ehunka mila hegoaldetarrek beren hatzak, bihotzak eta birikak eztainuzko kutxak muntatzeko lanetan utzi dituzte, iparraldekoak aberasteko, merkatu nagusian, etxolak erosteko, dendariak goizetik gauera lanean izozten dira, etxekoandreek ahaleginak eta bi egin behar dituzte hilabete bukaerara iritsi ahal izateko… Eta hori guztia telebistako kameren aurrean hatz luzea altxatzen duen lerdo batengatik? Baina nori erakusten diozu, astakirtena? Biba Italia txiro, maite, gaizto eta autolesionatua, baita ausardiarena ere. Ea, ea, ausardia behar da, nahiz eta honek bukatu egin behar duen, ezer ez baita betiko eta gaua beti baita ilunagoa egunsentia iritsi aurretik. Hori esaten dute».

 

http://zucconi.blogautore.repubblica.it/2010/12/14/viva-litalia/

Irudia | Italiako bandera | Mao-lini | Creative Commons By SA

ZUZEUrentzat Nazioarteko albiste aipagarriak ...