Internet hamarkada bat eta gero
Internet hamarkada bat eta gero
2002 urtea. Ordutik 10 urte, 3.652 egun eta 87.648 ordu igaro dira. Hamarkada bat ez da ikaragarri gizon-emakume heldu batentzat, bai ordea internet bezain asmakizun berriarentzako. BestedSites webgunean sortu duten infografiak hainbat daturen bidez erakusten du sareak izan duen bilakaera bizkorra. Besteak beste, 3 milioi webgunetik 555 milioira eginiko jauzia. Edota 2002 urtean biztanleriaren %10 konektatuta bizitzetik ia herenena 2012an. 10 urte nahikoa izan dira negozio eredu batzuek lurra jotzeko eta berritzaileenek merkatua bereganatzeko.