Zezena eta ikurrina: begietan mina?


Azken aldian zenbait kirol ekitalditan ikusi den bandera, ikurrina zezenarekin. Oso espainiarra den sinbolo piktorikoa, oso geurea den ikurrinan. Zenbati ez dio min eman bandera horrek?

Donostia zezenketarik gabe

Donostiako Udalak jakinarazi berri du bat egiten duela “zezenketen aurkako diskurtsoarekin %100” eta, beraz, datorren urteko Aste Nagusirako ez duela inolako hitzarmenik sinatuko ekimena gauzatzeko. Donostiako zezenak direla eta ez direla iskanbila galanta piztu dute espainiar komunikabideek azken egunetan. Bilduri (ETArekin lotzeko aukera galdu gabe) egozten diote zezenketekin amaitu nahi izatea. Baina, Bildu barruan ez dute denek berdin jokatu:

Bistan da, eta Zestoan egindako galdeketak ere hala erakutsi du, abertzale eta zezenketen aurka izatearen artean ez dagoela lotura zuzenik. Batak ez duela bestea kentzen. Abertzaleek ez dute iritzi bat eta bakarra gaia honi dagokionez, Ebrotik behera pentsa dezaketenetik urrun.

“Tradizio espainiarra”

Espainian susmoa dute Bildu zezenketen atzetik dabilela “tradizio espainiarra” delako, nahiz eta inork halakorik aipatu ez. Hori omen da arrazoi ezkutua: espainiar sinbolo ezagunena Euskal Herritik aldentzea. Gaian pixka bat jantzita dauden kazetariek argi utzi dute Illunbeko zezenketen kontra egitearen atzean arrazoi anitz daudela, baina tematuta daude abertzaleek espainiarrei irabazi nahi dieten gudu sinboliko modura ikusten, Katalunian gerta bezala. Halakorik ba ote da?

Zezenketen aurkako ARRAZOIA “tradizio espainiarra” izatean datza? Aurka egoteko arrazoi bat gehiago al da hori? Edo, zezenketak ere Euskal Herriko tradizio direnez ez du zerikusirik? Tradizio espainiarraren aurka egitearena hedabide espainiarren asmakizuna ote da?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude