Ikusmena berreskuratu dute 10 gaixok kornea biosintetikoei esker

Suediako Linkoping Unibertsitateko May Griffithek azaldu duenez, orantza transgenikoetatik eskuratutako giza-kolagenoan oinarritzen den konposatu batez osaturiko oinarri bat sortzen dute lehenik, eta honen gainean berregiten dute begiaren geruza hau, nerbio-lotura eta guzti.

MzE4Mw==

Jatorri biologikoa duen konposatu sintetiko honen nahasketak bihurtzen du teknika hau berritzaile. “Birkolonizatu, eraberritu egin daitekeen zuntz bat erabiltzen den lehen aldia” dela jakinarazi du Bartzelonako Begi-mikrozirugia Institutuko Óscar Grisek. Hala ere prozesu luze baten lehen fasean dagoen saiakuntza bat dela gogorarazi du eta “oraindik oso berde” dagoela. “Plazaratu diren dirudien arabera, korneen gardentasunarekin loturiko arazoak daude oraindik”.

Irudia | Jende askori eragin diezaioke teknika berri honek | Michele Catania | Creative Commons By SA