FiatMio, herritik eta herriarentzat

Fiat Concept Car III (FCC-III) edo FiatMio sortu du Brazilgo Fiatek. Auto fabrikatzaileak concept car berritzailea dakarkigu, interneteko erabiltzaileen iradokizunekin eraikia izan dena. Proiektua fiatmio.cc plataformaren bidez egin da. “Etorkizuneko autoa” sortzeko 2009ko abuztuan hasi ziren interneteko erabiltzaileen ideiak biltzen eta urte bereko azarorako 11.000 iradokizunetik goiti bildu zituen Fiatek munduko txoko guzietatik.

MzE4NA==

Berritzailea da beraz, ez itxurarengatik, autoa eraikitzeko gisarengatik baizik. Era berean aipagarria da  ideia oro, autoa egiteko erabili den ezagutza, creative commons lizentziapean utzi dutela, beraz, haren zabaltzea eta erabilpena askea izanen da. Erabiltzaile arruntek edo ingeniari zein beste auto fabrikatzaileek erabiltzeko parada izanen dute. Autoaren eraikuntza prozesua interneten dago ikusgai

Etorkizuneko autoaren kontzeptu berritzaile honen aurkezpen ofiziala Sao Pauloko automobil-erakustokian izanen da, urrian.

Homerrek ere egin zuen

Auto honen eraikuntza The Simpson telesail amerikarra ekar diezaioke gogora bati baino gehiagori. Homerren iradokizunei jarraiki diseinaturiko autoa eraiki zuen bere nebak, baina orduan ez zen ongi atera. Aitzitik, FiatMioren etorkizunaz ezinen dugu solastu oraindik.

Irudia | FiatMioren irudia | zz | Creative Commons By SA
autoa
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude