Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa errezeta

Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa RZ –

Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa - Pagotxa RZk

Asteburu honetan. Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, lehen sentsazioan errezeta kutre xamarra irudituko zaizuna. Baino ez, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen oinarrizko errezeta dakarkizugu hemen. Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa. Nekez topatuko duzu hau baino errazagorik. Ez da inolaz ere kaka-jana, eta parrandarako eta parranda osterako oso aproposa da. Edo mendira bazoaz erdi hotz jateko akaso.

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

HARAGI XERRA eta BARATXURI

OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • Haragi xerra bat, ez oso lodia, zaharrarena edo gaztearena (behia edo txahala)
  • 2 baratxuri ale, xerratan
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza

Asteburu honetan: Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa

Errezeta

  1. Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin.
  2. Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko.
  3. Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.
  4. Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa.
  5. Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!

Kasu!

Xerra frijitzeko buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin.

Akaso!

Mundu mailan dauden sukaldari mediatiko eta showman-ena izango da Gordon Ramsay 16 mitxelin izar dituen sukaldari eskoziarra. Hona Gordon-en 5 haragi RZ kuttunenak:

 Gordom Ramsay-ren Beef Wellington RZ: Beef fillet flavoured with English mustard, mushroom duxelles and Parma ham

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Haragi eta barazki lasagna

MahalenMahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atala Mahala

 

Haragi xerra eta baratxuri ogitartekoa  – Haragiak RZ sailtxoa jarraituz, gaurkoan, agian garai gazte oinarri haietan gustukoen izan genuen RZ dakarkizugu, RZ fin bat izan zitekeenik jakin baino lehen… Haragi xerra eta baratxuri ogitarteko RZ, erraz-errazik bada hau da, eta parrandarako eta parranda osterako ere aproposik bada RZ hauxe da… Segi gozo, segi fin eta on egin!

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!