Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat!

Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! –

EAJ, 1962ko Municheko hitzarmenean utzi zion abertzale izateari eta Espainiako demokraziaren izenean autonomistagoa izatera pasatu zen. 80-90eko hamarkadan, ezker abertzaleak argi zuen: Independentzia eta Sozialimoa. Espainiako banderak erretzen zirenean, ez zen aldebikotasunik bilatzen, Espainiarekin apurtzea baizik. Orduan ez zen erabakitzeko eskubideaz hitz egiten. Erabakitzeko eskubidea azken 10-15 urteetan modan jarri den kontzeptua da: Independentzia prozesua, luzatu, desitxuratu eta 80-90eko hamarkadako gai erreferentea, beste gai batzuetara bideratzeko… politika sozialak, feminismoa, zaborren arazoa…hau da, <<subirautzara bideratuak dagoen jende multzo hori, goazen beste gauza batzuekin distraitzera>>. Eta horrela dabil gure herria, beste gauzetan distraitua, noraezean. Euskal Herria feminista izango da, AHTaren aurka borrokatuko du, zaborren arazoa konponduko du, politika sozial justuguak eraikiko ditu, baldin eta herri hau librea baldin bada, baina gaur egungo markoan ez du gaitasunik horrelakorik egikaritzeko. Borroka horiek irabazteko aukera gehien independentziarekin izango zenez, lehenengo arreta gunea independentzia izan beharko luke.

Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat!Gure askatasuna ezin da bozkagai jarri; ez da aukera bat. Askatasuna ez da bozkatzen. Konkistatu gintuzten espainiarrek, ez dute eskubiderik gure askatasunaren aurka bozkatzeko. Hori bozkagai jartzen badugu, konkista legitimatzen ari gara: aukera ematen ari diogu gu konkistatu gintuztenak legitimoki egin zutela bozkatzeko. Konkistarekin aurrera jarraitzea ez da aukera bat, hori delitua da. Euskaldunok gure instituzio propioak berreraiki eta berreskuratu behar ditugu; hori baita askatasuna lortzeko bide bakarra, hori baita munduko herrialde guztiak independentzia lortzeko egikaritu duten prozesu bakarra. Independentzia nahi zutenen artean antolatu, gobernua eta ejerzitoa hedatu eta beraiek sortutako indarrarekin independentzia lortu dute, eta ez estatu zapaltzaileari erabakitzeko eskubidea eskatuaz.

Lizarra Garazi akordioan, bide onetik gindoazen: udalek kudeatutako ordezko gobernu bat osatu genuen eta hori Espainiak eraso baten moduan hartu zuen, dena zapuztu zuen arte. Oraingoan, gure esku dago egiten ari dena Espainiarentzat ez da arriskutsua, ez baitu mehatxu baten moduan ikusten.

Espainiak bere proiektua dauka, guk ez diogu ezer eskatu behar, ez baitigu ezer emango, gure herriaren erabakitzeko eskubidea ez delako bere proiektuaren barnean sartzen (ez faxistak, ezta Espainiako hierarkiaz baliatzen den Podemosek ere: ez gaitezen engainatu). Azken urteetan independentzia lortu duten aberri guztiak autodeterminatu egin direlako izan da eta ez erabakitzeko eskubidea eskatzen egon direlako.

Ez dago munduan herri bakar bat erabakitzeko eskubidearen bidez independentzia lortu duenik; bat bera ere ez. Beraien etorkizuna bozkagai jarri duten bakarrak: Quebec, Eskozia, Kaledonia…. izan dira eta porrot egin dute, beraien gobernu inperialek euren legeak erabiliaz  bozkaketak antolatu dituztelako eta bazekiten bozketak noiz eta nola antolatu. Hauteskundeak beldurraren bidez irabazi zituzten. Gaur egun oraindik, euskal politikari batzuei entzuten diet, Quebec eta Eskozia direla jarraitu behar diren ereduak: zertarako? Beste porrot bat jasateko?. Zergatik ez dugu askatasuna lortu duten aberrietan begirada jartzen eta ez porrot egin duten prozesuetan? Adibidez: Slovenija, Croatia, Estoania, Letonia, Lituania, Norbegia, Montenegro….. Oraindik zer garen ez badugu erabaki, gaizki gabiltza! Espainiarrek badakite zer diren, guk beraiei eskatu behar al diegu ia zer izan nahi dugun erabakitzen usten al diguten? Absurdoa da.

Bozketa batean, estatu inperialak, bere legeak ezartzen ditu, estatu zapalduak ez baitu legerik, eta estatu zapaltzailearen indarra zapaldua baino handiagoa da, bestela ez zen zapaltzailea izango. Beraz, estatu zapaltzailea legitimatzea eta bozka bidez gure aurka bozkatu ahal izatea, inozokeria da, beti zapaltzailearen indarra handiagoa izango delako. Askoz gehiago baitira espainiarrak eta beraien legeei esker lortu dituzten euskal akonplejatu subordinatuak, hau da, estatu zapaltzaileari esker, herri hau intoxikatu eta herritarrak bereganatu dituztenak. Hori bozkagai jarri behar al dugu? Zertarako? Hori demokraziaz jantzi nahi dugu, baina guretzat ez da demokratikoa, guk ez baitugu demokraziarik. Demokrazia estatu baten hierarkian dauden legeak dira: demokrazia Espainiak dauka, guk gurea erakitzeke dugu. Guk gure demokrazia eta gure legeak sortzen ditugunean, (eta hori ez da eskatzen) orduan bai, gure legeen menpe, gure konstituzioa eraikiko dugu eta konstituzio hori onartzeko ala atzera botatzeko, konstituzio hori bozkagai jartzeko ahalmena edukiko dugu.

Independentziarekin, gure hizkuntza eta kultura babestuagoak egongo lirateke, politika sozialak txikitik errazago kudeatuko genituzke, bestela beti eskean egon behar gara: udalei, gipuzkoako foru aldundiari, eusko jaurlaritzari, Espainiako gobernuari… prozesua luzeegia da eta gure eskaerak nonbait moztu egiten dira, ez dira hierarkian gora joaten; independentziarekin prozesua motzagoa litzateke, hainbeste oztoporik gabe, beraz, politika sozialak errazagoak lirateke. Independentziarekin arazo asko konponduko genituzke. Ekonomia estatu inperialak beldurtzeko erabiltzen duten tresna da..

Gure esku dagok herrietan %10 edo %20ko parte-hartzea lortzen badu: Zer esan nahi du? Kolonoak eta euskal akonplejatu subordinatuak %80 direnez, guk ez dugula eskubiderik? Gainera herri kolonizatua izanik. Askatasuna ez da portzentaietan neurtzen. Eskoziarren %40ak baietza bozkatzen badu eta gure herrian %30ak: Horrek zer esan nahi du? Eskoziarrak independentziarako eskubide gehiago dutela gu baino? Eta kaledonian, frantsesen koloniari esker, indigenak %25 baldin badira, guk baino eskubide gutxiago dute? Hori ez da horrela neurtzen.

Herri mugimenduak ikastolak sortu zituen eta euskarari eta euskal kulturari sekulako bultzada eman zioten, orain politikariak ikastolak sistema espainiarrean sartu eta dena kakaztu egin duten arren. Autodeterminazioa herri mugimenduak sortu behar du eta horretarako ez da gehiengo bat behar.

Irungo parte-hartzea %9koa izan zen eta Abaltzisketakoa %64koa. Askatasuna lortzeko, Abaltzisketako euskaldun batek, Irungo euskaldun batek baina eskubide gehiago du? Biak dira euskaldunak, biak dira ilegitimoki kolonizatuak, biak izan dira herri berdinekoak….

%20ko parte-hartzeak neri pena sorrarazten dit, gure ahuldadea islatzen duelako eta ez dugulako lotsarik ahuldade hori espainiarrei erakusteko. –Irunen %9ak parte hartu du eta begira euskaldunak zein pozik gauden!-. Espainiarrek barre egiten dute, %20ko parte-hartzea ikusten dutenean, lasai daude, arazoa geureganatzen dute.

Dirudi arrazoia kendu nahi digutela %20a izateagatik eta hori ez da horrela. Gure askatasuna ezin da bozkagai jarri, gure instituzioak berraktibatu behar ditugu. Herria, lurraldea, gobernua. Eta herri honetan indar bat dagoen momentuan, espainiarrak arduratzen hasiko dira; horretarako ez da gehiengo bat behar, indar bat baizik. Lizarra Garazin indar bat zegoen, ez zegoen portzentaiarik eta Espainia urduritu zen.

Demokrazia, estatu batek bere hierarkian ezartzen duen legea da, gure legeak kendu zizkigutenez, hitzarmenik gabeko “ley paccionariaren” bidez, guk ez dugu legerik, beraz, ez dugu demokraziarik. Gure demokrazia eraikitzen dugun egunean orduan bai, askatasunez hauteskundeak antolatu ahal izango ditugu.

Hurrengo paragrafoa, Pedro Esarteren “conquista militar civil y eclesiastica” liburutik atera dut. Espainiako hizkuntza inposatuan dago, baina lasai, oraingoan ez zaituztet “por la sangre” sartuko, ez baitzaituztet jipoituko eta. Ausnartzeko bakarrik balio du.

Archivo general de navarra, seccion guerra. Legajo 1, carpeta 62. Testamento de Fernando el Catolico rey de los españoles, pero no de los navarros.
“Lo hubimos de CONQUISTAR y nos fue adjudicado y dado el derecho de aquel…. Por la notaria cisma conspirada contra la persona del sumo pontifice y sede apostolica y contra el patrimonio de aquella”

Reparticion de altos cargos de navarra a españoles colonos, no naturales de navarra. Extranjeros españoles.
Administracion navarra, pagador ,el español osea no de navarra Alonso Alvarez de Toledo, tenedor de bastimentos navarros, fernando de la serna. Pagador de las guardas del reino, Villagrau Gomez de Leon. Pagador de las obras de Amaiur, Francisco del castillo. Alcaide del ejercito español en la navarra ocupada Diego de Saavedra. Cardenal Cisneros, Virrey Fadrique de Acuña y Rena.
Alcaides impuestos por españa en navarra. Iruña, Bernardo de Carvajal, Lizarra Coronel Villalba, Tafalla Hurtado diaz de Mendoza, hor abizen euskaldun bat agertzen da Mendi hotza, Zangotzan aragoiko batek agindu zuen Pedro de Castro, Tuteran aldiz alfaroko tropek.

Erabakitzeko eskubideak ez du oinarri juridikorik, oinarri juridikoa autodeterminazio eskubideak du.

Hau da ONUk eskubide internazionalak dione (hor ez da erabakitzeko eskubidearen aipamenik egiten) . Berriro hizkuntza inperialean dago, barkatu eragozpenak.
El derecho de libre determinación de los pueblos, más conocido como derecho de autodeterminación, es el derecho de un pueblo a decidir sus propias formas de gobierno, perseguir su desarrollo económico, social y cultural, y estructurarse libremente, sin injerencias externas y de acuerdo con el principio de equidad.

1. La sujeción de pueblos a una subyugación, dominación y explotación extranjeras constituye una denegación de los derechos humanos fundamentales, es contraria a la Carta de las Naciones Unidas y compromete la causa de la paz y de la cooperación mundiales.
2. Todos los pueblos tienen el derecho de libre determinación; en virtud de este derecho, determinan libremente su condición política y persiguen libremente su desarrollo económico, social y cultural.
3. La falta de preparación en el orden político, económico, social o educativo no deberá servir nunca de pretexto para retrasar la independencia.
4. A fin de que los pueblos dependientes puedan ejercer pacífica y libremente su derecho a la independencia completa, deberá cesar toda acción armada o toda medida represiva de cualquier índole dirigida contra ellos, y deberá respetarse la integridad de su territorio nacional.
5. En los territorios en fideicomiso y no autónomos y en todos los demás territorios que no han logrado aún su independencia deberán tomarse inmediatamente medidas para traspasar todos los poderes a los pueblos de esos territorios, sin condiciones ni reservas, en conformidad con su voluntad y sus deseos libremente expresados, y sin distinción de raza, credo, ni color, para permitirles gozar de una libertad y una independencia absolutas.
6. Todo intento encaminado a quebrantar total o parcialmente la unidad nacional y la integridad territorial de un país es incompatible con los propósitos y principios de la Carta de las Naciones Unidas.
7. Todos los Estados deberán observar fiel y estrictamente las disposiciones de la Carta de las Naciones Unidas, de la Declaración Universal de Derechos Humanos y de la presente Declaración sobre la base de la igualdad, de la no intervención en los asuntos internos de los demás Estados y del respeto de los derechos soberanos de todos los pueblos y de su integridad territorial.
947a sesión plenaria,
14 de diciembre de 1960

Naizek argitaratu zuen idatziak zera dio: Alta participación en el referendum de independencia de nueva Caledonia”. ‘Alta participación‘ jarrita dena konpontzen dute.

Hurrengoa wikipediatik atera dut:

Población de origen melanesio: 44 % del total.
Población de origen francés (apodados caldoches): 34,1 %.
Población originaria de Wallis y Futuna: 9 %.
Población originaria de Tahití: 2,6 %.
Población originaria de Indonesia: 2,5 %.
Población originaria de Vietnam: 1,4 %.
Población originaria de Vanuatu: 1,1 %.
Otros: 5 %.

Gobernu frantsesak, euren legeak erabilita, antolatutako erreferendumean argi zegoen zeinek irabazi behar zuen.

Independentziaren aldeko bozka %43koa izan zen, hau da Melanesioen bozkak, bertakoak diren indigenenak.

Euskal herrian berdina eskatzen dugu, espainiar kolonoak (kolonoak diot, Fernando katolikoaren testamentuan konkista jartzen duelako eta beste dokumentu pila daudelako, nafarroa konkistatua izan zela diotenak; nahiz eta gaur egun euskaldun askok sinistu ez) eta euskal akonplejatu subordinatuak, gure askatasunaren aurka bozkatzeko aukera izatea. Askatasuna ez da bozkatzen. Nik ez diot espainiar bati, nere askatasunaren aurka bozkatzeko zilegitasunik emango. Gure instituzioak geuk eraiki behar ditugu, eta ez Espainiako inperioari limosnak eskatzen ibili: Espainiak bere modeloa du, guri ez digu ezer oparituko, ez Espainiako hierarkiaz baliatzen den Podemosek  ere, ez inork. Independentzia lortu duten aberri kolonizatuek ez dute inoiz beraien askatasuna bozkagai jarri, eraiki egin dute, hori baita nazioarteko eskubideak aitortzen duen formula bakarra.

Naizek dio:
‘Una nación resistente’: bozka bidez legitimitatea kolonoari eman badiote, nazioa oso erresistentea ez da izango. ‘Existe la posibilidad de repetir el referéndum dos veces’: Bai eta 10 ere; kolonoak oso ondo dakielako bertako indigenak zenbat diren, %44a, eta bozketetan baiezkoa hortik ez da pasatuko, beraz, arrazoia kolonoari emango zaio beti eta Frantziak bere kolonia legitimoa dela esango du: Oso demokratikoa inperialistentzat. Indigenek ez dute beraien demokraziarik, arauak frantsesek ezartzen dituzte, euskal herrian bezalaxe. Herri kolonizatu batean erabakitzeko eskubidea tranpa bat da. Kaledoniak bere gobernu propioa eta armada propioa osatu behar ditu, ondoren beraien legeekin, euren demokraziarekin eta gobernuarekin frantsesak kanporatu ahal izateko. Horretarako ez dute %50a behar. %55a lortuta ere inperio kolonizatzailearentzat ez da inoiz nahikoa izango. Zergatik ez du Ingalaterrako gobernuak eskozian beste erreferendum bat antolatzen? Oraingo honetan, brexitarekin bozkaketak galdu egingo zituelako, beraz, ez zaio interesatzen. Inperioari begira baldin bagaude eta beraiek bozkatzea nahi badugu, jai daukagu, beraien arauen barnean ez dugu inoiz irabaziko.

Nik ere hasieran gure esku dagok antolatutako giza katean eta zenbait ekimenetan parte hartu nuen, baina denborarekin ohartu naiz bide hori ez zaidala egokiena iruditzen, horretan pentsatzen jarraitzen  duten jendearekiko errespetu guztiarekin eta hausnarketarako bide bat irekiaz, besterik ez.

Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat! Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat!

4 pentsamendu “Nagusi, erabakiak hartzeko eskubidea nahi diat!”-ri buruz

  • XIX. mendeko gizaseme baten artikulua, edo estralurtar baten artikulua.

    • HarkaitzGaBa 2018-11-27 00:10

      Epa Joseba. Zer da hain estralurtarra egin zaizuna? ONU 1945. urtean sortu zen, beraz hain zaharra ez da eta bertan autodeterminazio eskubidea da ageri dena. Hori baita orain arteko herrialde guztiak askatzeko erabili duten formula bakarra baita XX. mendean ere. Zein da zuk darabilzun formula? herri hau askatasunean ikusi nahi baduzu noski!

  • Ez, mundua soberako teorizaziorik gabe ikusten diken gizaseme baten artikulua. Arrazoiz betea, bide batez. Hik badaezpada ere kalumnia bota, ikusten zaik argudioz hankamotz samar habilela

  • euskaldun bat 2018-11-26 15:02

    XXI. mendeko gizaseme baten artikulua, edo euskal autoktono baten artikulua.