Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez

Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez –

Mikel Garciak Argia aldizkariko Jendartean blogean.

Anak ez dio zentzurik ikusten ume osasuntsua den Lur txikia txertatzeari. Haurrek arin pasatzen dute gaixotasuna, dio; epe ertain eta luzera txertoak izan ditzakeen ondorioekin arduratuta dago; nabarmendu du birusaren transmisioan eragin txikia dutela umeek  –eta irakurri du, baita ere, beste adin tarte batzuei baino test gehiago egiten ari zaizkiela seigarren olatu honetan, hortik haurren inzidentzia-tasa altua–; are gehiago, bereziki kutsatzaile balira ere, txertoak zoritxarrez ez du birusaren transmisioa mozten, dio Anak; eta jakin du Norvegian eta Finlandian momentuz ez dituztela 11 urtetik beherako haur osasuntsuak txertatuko.

Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez

Alexek uste du Lur txertatzea komeni dela. Helduak babesteko eta transmisioa hein batean murrizteko lagungarri izango dela; beste gaitz batzuentzako txerto ugari hartua dela aurretik umea, eta bat gehiagok ez duela inporta; segurua dela txertoa, osasun erakundeek hala ziurtatuta, eta beste txertoen esperientziak erakutsi duela epe luzera ez dutela ondorio larririk uzten txertoek; eta gainera, txertoa ez hartzeak Lurri bizitza asko mugatuko diolako kezkatuta dago Alex, egun gehiagoz konfinatuko luketelako haurra eta ekitaldi eta ekintza askotan parte hartzea galaraziko lioketelako.

Anak eta Alexek badakite Lurrentzat onena nahi duela bai batak bai besteak, elkar ulertzen dute eta eztabaidari errespetuz ekiteko prest daude. Ez da abiapuntu txarra, garai sutu hauetan.

Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Gurasoetako batek umea txertatu nahi du, besteak ez”-ri buruz

  • josu naberan 2022-01-06 18:26

    Bada, Salabardora inor ez denez sartu, neronek emango dinat epaia.
    Epai Salomonikoa:

    Alexek LUR txertatzea nahi duenez (umearentzako albo-kalte izango den arren seguru, eta batere ez mesedegarri bederen, ANEri emango nioke erabakitzeko eskubidea, guraso zentzudunago delakoan.

    Ihardets beza eta helegitea jarri epai honekin ados ez dagoenak!

  • Espartakoren semea 2022-01-07 09:11

    Medikuntzako profesionalek baino gehiago dakiela uste du Anek, lau gauza Googlen irakurri ondoren.
    Guraso zentzudunek profesionalei egiten diete kaso (medikuei, irakasleei, entrenatzaileei, eta abar).

  • Apaizak baino gehiago dakiela uste du Anek. Jainkoari eta moralari buruz hitz egin dezakeela uste du gorrien panfleto batean lau hitz irakurri ostean.
    Guraso zentzudunek Elizari egiten diote kaso, Elizak guztion ongizatea baitu helburu. Ez da ustelkeriarik Eliza barruan, horiek konapirazionista ateoen zurrumurruak baitira.

  • Espartakoren semea 2022-01-07 11:44

    A ze konparazio absurdoa. Jakina ni bezalako ateo batek ez diola apaizari kaso egin behar, ez baitu erlijioan sinesten.

    Konparazio horrekin esaten ari bazara medikuntzaren ateoa dela Ane, horixe da salatu nahi nuena.
    Ane inkontzkente bat da eta mediku baten pare jartzen du lau Google orrietan irakurritakoa

  • josu naberan 2022-01-07 15:30

    Anek bai kasu egiten diela profesionalei, baina ez sasiprofesionalei eta are gutxiago horietarko MERTZENARIOEI (OMS, CDC, Eliteak subentzionatu eta kontrolatuei)

    Eta Anek galdetzen dik ea zeintzuk ote diren APAIZ SOTANADUNAK baino apaizago: gauzak alderatzeko gogoa dutenak edo DOGMEI behin-betiko atxikituak .