Gorputzari buruzko 10 uste, EZ sinestekoak

Gorputzari buruzko 10 uste, ez sinestekoakInternet baino toki aproposagorik ez da gezurrak zabaldu eta behin eta berriro errepikatzearen poderioz, hauek egia bihurtzeko. Baina Internet da sinismen faltsuak gezurtatzeko eta ezeztatzeko tokirik egokiena ere. Horixe da Snopes atariak ingelesez egiten duena 1995a geroztik.

Guk okerrak zuzentzen lagunduko diegu, euskaraz. Jarraian hamar sinesmen faltsuko zerrenda osatu dugu, giza gorputzari buruzkoak; oso hedatuak batzuk.

(Argazkia: Pierre-Olivier).

.

Gorputzari buruzko uste faltsuak

1- Burmuinaren %10 baino ez  dugu erabiltzen. Film askotan abiapuntu legez ere hartua izan den ustea da, “burmuinari buruzko historiako mitorik handiena” -britainiar irakasleen %48-k sinesten du-. Burmuinaren zonalde guztiak erabiltzen ditugu -ez batera-, baita lo gaudenean ere. Egia da oso malgua dela burmuina -erdiarekin bizi ahal izango ginateke-, baina ez dago ezer egin ez eta… superbotereak izateko, noiz aktibatuko zain dagoen burmuin zatirik.

.

2- Garunaren hemisferio bat gainartzailea da eta horrek eragiten du gu arrazionalak ala artistikoak garen. Egia da garunaren zonalde batzuk espezializatuta daudela. Hizkuntza, esaterako, ezker hemisferioan garatzen da. Baina ez da egia hemisferio batek besteak baino pisu gehiago duenik gugan, hitzekin dugun trebetasuna gora behera.

.

3- Neuronak ezin dira birsortu. 90eko hamarkadan frogatu zen burmuinak birsortzeko gaitasuna duela kasu batzuetan, baita infartu bat izan ostean ere, neurogenesis-ari esker.

.

4- Alkoholak neuronak hiltzen ditu. Horrela ematen du bai, Gintonic batzuk edan eta biharamunean, gure garuna txikitua dagoela. Baina gehiegi edateak luzera zelulen arteko konexioak kaltetu ditzakeen arren, atrofia eta endekapena eraginda -itzulgarria beti ere-, alkoholak ez ditu neuronak hiltzen.

.

5- Mihiaren atal bakoitza zapore ezberdinetan espezializatua dago. Umetan ikasten diren kontuak dira hauek, mihi osoak duen duen arren zaporeak bereizteko gaitasuna. Hori bai, posible den emakumeek eta gizonezkoek ezberdin hartzea zapore mingots, gazi, gozo eta azidoak. Gainera, badago bosgarren zapore bat ere, proteinetan dagoena, umami deitua -tomate, antxoa eta pernilarena da, kasu!-.

.

6- Bost zentzumen ditugu. Aristoteles-ek jaso zituen bost sentsu tradizionalez gain, baditugu gehiago ere; hogei inguru -termozepzioak tenperatura neurtzen du, nozizepzioak mina…-. Orokorrean hiru multzotan banatzen dira: mekanikoak (ukimena, entzumena, propiozepzioa…), kimikoak (dastamena, usaimena eta barne sentsuak) eta argiarekin lotura dutenak.

.

7- Hatzamarrak kraskatzeak artritisa dakar. Hatz-koskorrek egiten duten zarata hori hatzamar artikulazioetan metatzen diren gas burbuilek sortua da; ez da kaltegarria.

.

8- Adatsa moztu eta bizarra egiteak ilea indartzen du. Horrela ematen du hasieran, puntan bukatzen den ileak, mozterakoan, sendoagoa den zurtoinean izango baitu akabera.

.

9- Estresak ilea urdintzen du. Ez da guztiz zehatza. Ilea erortzea eragiten du estresak, eta pigmentoduna ahulagoa denez, hauek erori eta urdinduak baino ez dira gelditzen buruan. Beraz, ilea lehendik ere urdindua ez duena burusoil bihurtuko du.

.

10- Hatzazalak eta ilea hil ostean ere hazi egiten dira. Hilotz batek ezin du zelularik sortu. Inguruan den azala da hidratazioa galtzen duena, eta beraz, hatzazal eta ile luzeagoa izatearen efektua sortzen duena. Beldurgarria da, edozelan ere.

Gorputzari buruzko 10 uste, EZ sinestekoak

gorputza, hamar, Sinesmen faltsuak, usteak, zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude