Datuen babeserako lege berriaren klabeak: GDPR
Datuen babeserako lege berriaren klabeak: GDPR –
GDPR. General Data Protection Regulation izena du Europar Batasunak martxan jarri duen datuen babeserako lege berriak. 2016. urteko maiatzean izan zen onartua legea. Baina, 2018. urteko maiatzaren 25ean aplikatu da. Lege honek Europar Batasuneko herritarren informazioa jasotzen duten enpresa guztiei eragiten die. Enpresa hori Amerikarra bada, adibidez, legea berdin errespetatu beharko du, Europarren informazioa jasotzen dutelako.
Hauek dira lege berriarekin batera onartu diren puntu nagusiak:
Baldintza terminoak azaltzen diren testuak argiak izan behar dira. Publiko ororentzat ulergarri eta teknizismorik gabekoak. Gainera, “onartzen dut” laukia ezin izango da klikatua agertu, zuk klikatu beharra izango duzulako.
Gure gestore edo abokatuak eskubidea izango du Facebooki, adibidez, edo gure datuak erabiltzen dituen edozein enpresari, gure inguruan daukaten informazioa eskatzeko eta datu horiek zein helburekin erabiltzen diren galdetzeko. Doanik eskaini beharko dute guzti hori enpresek.
Lege berriarekin gure datuak dauzkan enpresa bati informazio guztia ezabatzeko eskaria egin geniezaioke. Betebeharrak daukate dena ezabatu eta gu analizatzeari uzteko.
Enpresa baten zerbitzua utzi eta beste batengana jotzen badugu, datu guztiak migratzeko eskubidea izango dugu. Adibidez, telefonietan edo abokatu bufetetan, besteak beste.
Erabiltzen dugun zerbitzuren batean gure eskubideen urraketa bat edo irregulatasun bat eman bada, adibidez facebooken pasa zena, enpresak 72 ordutan erabiltzaile guztiak jakinaren gainean jarri beharko ditu.
Enpresaren batek lege berria errespetatzen ez badu 20 milioi euro arteko isuna jaso dezake edo bere urteko fakturazioko %4a ordaindu beharko du.
Datuen babeserako lege berriaren klabeak: GDPR
Artikulu osoa irakurri eta ENTZUTEKO: info7.naiz.eus
*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.