Filmin euskaraz?

Filmin euskaraz

Lerroburuko galderak gurari bat baino ez du agertzen, Vilaweben irakurri dugun berriaren ondotik sortu zaiguna. Itxura denez, Filminek plataforma berri bat abiatuko du aurki, Filmin.cat, filmak eta telesailak katalanierara bikoiztuta izango dituena. Eta euskaraz?

Filmin euskarazAtari berria ekain hasieran estreinatzea ei da Filminen asmoa, eta astero handituko den katalogoak 1.200 titulu inguru izango ei ditu hasieran. Plataformetako arduradun batek, Juan Carlos Tousek ACNri elkarrizketa batean esan dionez, publiko berrietara heltzea dute asmoa, aisialdia joerak aldatu diren honetan.

Zinema katalanari leiho berri bat ireki diezaion eta ohiko zirkuituetan sarbide nekeza duten talentu berriei lekua egin diezaion, Generalitateko Kultura sailak 150.000 eurorekin lagunduko du egitasmoa.

Santi Vila kultura kontseilariaren esanetan, zinema unibertsala eta nabarmentzen diren filmak herrialdeko hizkuntza helarazi behar zaio ikusleari, eta administrazioaren lana da herrialde batek txikia izateagatik zentzu honetan izan ditzakeen desabantailak zuzentzea, bestela ez bailiratekek bideragarriak.  Babestu eta sustatu egin dira horrelako formatuak, teknologiak ahalbidetzen baititu.

Bitartean, Euskal Herrian… badugu film eta telesailak euskaraz ikusteko plataformaren bat? Badago premiarik? Merezi dugu?

Filmin euskaraz
euskara, film eta telesailak, Filmin, telebista plataforma digitalak

4 pentsamendu “Filmin euskaraz?”-ri buruz

  • Erantzunak ez-bai-bai direla esanen nuke. Baina kontsumituko genuke? Euskarazko filmak ikusten ditugu zinema aretoetan?

    • Kontua da eskaintzarik ez badago nekez sortuko dela zinema euskaraz kontsumitzeko joera, bai azpitituluen bitartez baita bikoiztuta ere. Gaur egun, nekez ikus daiteke zinema aretoetan pelikula bat euskaraz, umeentzako filma ez bada.

  • Kaixo!!! Oso berri ona!
    Eta bai, nik uste kontsumituko liratekela, umeena eta nerabeena bai behintzat.
    Horrelako zerbait sortu behar dugu!

  • Ez dakit zenbat kontsumituko lirateken baina horretarako dago Gobernua, merkatua ez duena baina garrantzitsua dena bultzatzeko. Bitartean euskal encodings dugu: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude