Facebookek WhatsApp irentsi du
Facebookek WhatsApp irentsi du
Facebookek WhatsApp irentsi du; zure datuak babestu nahi badituzu, jarraitu honako gomendioak.
…
Mark Zuckerbergen sare sozialak zailtasunik gabe irentsi duWhatsApp telefonoetarako app-a, eta hemendik aurrera, gure mugikorreko datuak bere egingo ditu, telefono zenbakia barne. Dagoeneko erabiltzaile askok jaso dute WhatsAppen baldintzak berritzeko mezua, eta bertan, Facebooki onespena emateko aukera eskaini du aplikazioak. Oraingoz eskaerari uko egiteko aukera eman dute, nahiz eta epe luzean Facebookek besterik gabe jasoko dituen gure datu guzti horiek.
Geroz eta nabariagoa da sare sozialetako enpresa erraldoiek beren erabiltzaileek eskainitako datu pertsonalekin negoziaketak egiten dituztela; guk onartutako balditza zerrena luze eta ulerkaitz horien atzean, inolako kontrolik gabe oparitzen dizkiegu gure izen-abizenak, kontaktuak, gustuak eta oinarrizko informazio guztia.
Datu horiek oso baliagarriak dira Interneten uretan dabiltzan marrazoentzat; horiei esker ateratzen zaigu hamaika bider behin interes handirik gabe begiratu dugun soineko hori, edota oporretara joateko bila ibili garen hotelen eskaintza hura. Egun, webgune eta sareetan ikusten dugun publizitatea ez da arbitrarioa, gure gustuetara erabat egokitutakoa baizik.
Poliziak ohartarazi du oraingoz posible dela Facebook erraldoiari oinak gelditzea, eta beraz, zure datuak sare sozialak xurgatzerik nahi ez baduzu, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:
- Baldintzak berritzeko mezua iritsi bazaizu eta erantzun ez baduzu: oraindik garaiz zabiltza. Nahikoa duzu Informazioa elkarbanatu botoia ez sakatzearekin.
- 2. Botoi hori dagoeneko sakatu baduzu, lasai: oraindik 30 egun dituzu atzera egiteko. Horretarako, ezarpenetara joan, han kontua aukeratu eta datuak partekatzeari uko egin. (Gazteleraz: Ajustes > Cuenta > Compartir informaciĆ³n de la cuenta eta ezeztatu aukera /Frantsesez: ajustement > raconte > partager les informations de compte).
OHARRA: Aukera horrekin, gure telefonoa Facebooken esku egotea galaraztea lortuko dugu, baina denbora kontua da; zure datuak sarean egoterik nahi ez baduzu, beste app batzuetara jo, hala nola, Telegram.
– Sare sozialetaz eta pribatutasunaz gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!