Telefonoa pintxatuta daukat (Hiri kondairak)

Telefonoa pintxatuta daukat (Hiri kondairak)

katxonderstan+%282%29

Ingelesez, AFOAF esaten omen zaie (A Friend Of A Friend), eta lagun batek kontatutako gezurretako istorio sinesgarriak dira (Lagun Baten Lagun Batek). Benetakoak balira bezala zabaltzen dira, eta gurera ere iritsi dira. Are gehiago, hemen bertan gertatu balira bezala zabaltzen dira. Nolabait, euskalherriratu egin ditugu.
.

Gaurkoan, 90eko hamarkadako “kondaira” bat izango dugu hizpide. “Mikel” izengoitia darabilen batek idatzi dit posta elektronikoz, eta mezua bere horretan zabalduko dut (hizkuntz akatsen zuzenketa da aldaketa bakarra).

.

Honatx mezua:

Blogeko irakurle asko gazteak izango dira, eta, agian, ez dute jakingo zein egoeratan bizi ginen euskal gazte asko 90eko hamarkadaren hasieran: ez zegoen telefono mobilik, ez guasapik, ez twitterrik… Gehienok telefono finkoa baino ez genuen erabiltzen besteekin komunikatzeko.
.
Eta, gainera, poliziaren presentzia itogarria zela sentitzen genuen: poliziak tabernetan, poliziak kaleetan, poliziak edonon.
.
“Giro alternatiboan” zebiltzan gazteen artean paranoia handia zegoen: Poliziak nire atzetik dabiltza? Eta beste galdera tipiko bat hau zen: telefonoa “pintxatuta” al daukat?
.

Akorduan dut Donostiako Alde Zaharreko Herria tabernan paper bat jarri zutela azalduz zer egin behar zen telefonoa [telefono finkoa] “pintxatuta” zegoen konprobatzeko. Gutxi gorabehera hau zioen:

1) Telefonoa hartu eta deitu nahi diozunari. Baldintza bakarra da deia jasotzen duenak ez duela telefonoa hartu behar lehenengo lau dei hotsak jo baino lehen.
 .
2) Laugarren dei hotsa entzutean, sakatu 0 zenbakia duen botoia. Deia eteten bada, telefonoa “pintxatuta” daukazu. Deia eteten ez bada, ez daukazu “pintxatuta”.
 .
Kontua da nik proba egin nuela eta… 
Bai! Deia eten zen!
.
Mikel
.
Telefonoa pintxatuta daukat (Hiri kondairak)


“Mikelek” kontatutako pasadizo horren arrastorik ere ez dut aurkitu Interneten, ezta ezagun batzuei galdetuta ere.  Zuetako inork ba al du pasadizoaren berririk?

Horrez gain, bestelako zalantzak ere sortzen zaizkit:

– Egungo telefonoekin ere balio al du trikimailuak (mobilekin, adibidez)?

– Ze azalpen tekniko izan dezake 0 zenbakia duen botoia sakatzeak?

– Agian, beti eteten zen deia, eta horixe zen helburua: telefonoa “pintxatuta” zegoela sinestea.

Askotan entzun nuen Euskal Herriko telefono kabina guztiak “pintxatuta” zeudela, baina halakorik sekula entzun gabea nintzen.

Interneten bila aritu naiz, eta ikusi dut ez dela askorik sakondu beharrik pasadizo horren egungo hamaika bertsio aurkitzeko. Paranoiak bere horretan darrai?

.

Halako istoriorik badakizu, estimatuko nuke bidaltzea, zabalkundea emateko. Posta elektroniko hau dut: martinkitto3@gmail.com. Bestela, Twitterren ere aritzen naiz, eta #euskalleiendaurbanoak erabil dezakezu.

.

.

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea

.

Telefonoa pintxatuta daukat Telefonoa pintxatuta daukat Telefonoa pintxatuta daukat
Hiri kondairak, telefono pintxatuak

Tximua naiz, eta Katxonderstango basoetan bizi naiz, ikasitakoa desikasten. Noizean behin Oiartzun Irratira egiten dut bisita, eta, azkenaldian, Barretartian ere sartu dut burua. Zuentzat guztiontzat mezu bat dut: agur eta umore!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude