Facebook eta pribatutasuna

MjIxMA==

Bizpahiru klik egin eta voilà, zure lagunak beste norbaitekin izan dituen elkarrizketak oso-osorik irakurtzeko aukera. Horixe atzora arte Facebook-ek eskaintzen zuena. Erabiltzaile gehienek ez zuten ideiarik ere. Ez gainontzekoen elkarrizketak ikusteko aukera zutenik, ezta gainontzekoek eurenak ikusteko aukera zutenik ere.

Steve O’Hear-ek, deskubritu eta Internet bidez ohartarari zuen. Informazio “pribatua” edonoren eskura zegoela zabaldu zuen. Facebook-ek ezertxo ere esan gabe ‘chat’-a itxi zuen.

Hona hemen kontaktuen elkarrizketen sartzeko eman beharreko pausuak:

NzE4

Sarean pribatutasuna zaindu beharraren garrantzia aipatzen digute etengabe. Ematen dugun informazioa noren esku egon daitekeen jakitea zaila baita. Steve O’Hear-ek zabaldu duena akats baten ondorio izan badaiteke ere, facebook pribatutasun kontuetan arriskutsua dela ohartarazi izan digute lehendik ere.

Hona hemen facebook-ek inguruko bideo argigarri bat:

NzE5

facebook, pribatutasuna

2 pentsamendu “Facebook eta pribatutasuna”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude