Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?

Ezagutzen al duzu Lynn Margulis? –

Askorentzat ezagunak izango dira Galileo, Kepler eta Newton. Agian ez hain ezaguna Giordano Bruno, zientzilari aparta, 1600ean, Erroman, Inkisioaren aginduz sutan asesinatua.

Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?

Askorentzat ezagunak Einstein eta Borh eta fisika kuantikoaren sortzaileak.

Eta askorentzat ezaguna izango da Darwin, eta are ezagunagoak darwinismo soziala, patriarkala, arraziala eta linguistikoa.

Baina apenas de ezaguna Lynn Margulis, EST (Endosinbiosi Seriatuaren Teoria) teoriaren formulatzailea eta James Lovelock-ekin batera Gaia hipotesiaren sortzailea.

Hala ere, Paco Puchek idatzitako liburuaren (Sinbiosia. Lynn Margulis-en kosmobisioa.) bigarren edizioaren hitzaurrean, Carlos de Castro Carranzak, Valladolideko unibertsitateko fisika eta sistemen dinamikaren irakasleak, esaten du: “Por aquella época yo decía a mis alumnos que Lynn Margulis era nuestro último científico genial (lo pongo en masculino para remarcar que abarco a todos los hombres también). Ahora les pido a mis alumnos que me nombren algún genio de la ciencia (zientzia) y no son capaces. Y les doy la razón. Desaparecida Lynn, ya no nos quedan genios”.

Izan ere, duela 10 urte, 2011ko azaroaren 22an zendu zen Lynn Margulis. 1938 urtean jaio zen Amerikako Estatu Batuetan. Unibertsitate irakasle izan zen hainbat unibertsitate eta herrialdeetan. 1998 ezkeroztik Masachusetts-eko Unibertsitatean, Amherst-en irakaslea izan zen. USAko Zientzietako Domina Nazionala eman zioten eta hainbat unibertsitateetan (tartean Valentzian eta Barzelonan) doktor honoris kausa izendatu zuten. Baina bere semeak, Dorain Sagan-ek, amaren omenez 2014ean egindako liburuan dioen bezala: “ez zioten merezi zuen Nobel saria eman”. Lynn Margulis-i egindako elkarrizketa batean galdetu zioten: “Zer da sinbiosiaren teoriatik jendeari gustatzen ez zaiona?” Eta hauxe erantzun zuen: “Femeninoa dela, kooperatiboa eta ez lehiakorra”. Amherst-en bizi zela Emily Dickinson poeta handia bizi izandako etxearen ondoan bizi zen. Diotenez, etxeko lanak egiten zegoen bitartean, gogokoa zuen Dickisnen poemak, buruz zekizkienak, ahots goran errezitatzea.

Zein da bada emakume genial honen ekarpena? Hiru puntu aurreratuko ditut:

Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?

1.- Neodarwinismoa hankaz gora jarri zuen. Honela laburbiltzen zuen Margulisek, eta gogoratzeak merezi du: “Bizitzak ez zuen planeta konkistatu gatazken bidez, kooperazioari esker. Bizitza formak biderkatu ziren eta konplexuagoak egiten joan ziren elkarrekin asoziatuz, eta ez elkarri hilez” (Margulis: “Una revolución en la evolución” 2002 Unibertsitat de València. Argitalpenak).

Darwinengan Inglaterrako kapitalismoak izan zuen eragina bere liburu famatuaren izenburuan agertzen da garbi: “Espezien jatorria hautespen naturalaren bidez, edo existentziaren borrokan arraza hoberenen iraupena”. Kapitalista hoberenak, arraza hoberenak, genero hoberenak, bizitza forma hoberenak (antroposak, noski).

Lynn Margulisen ekarpen handia da bizitzaren aniztasunaren garrantzia azpimarratzea, bizitzak bizitzeko baldintzak sortzean (GAIA) izan zuen garrantzi zentrala azpimarratzea, bizitza simbiosis eta kooperazioz garatzen dela azpimarratzea.

Horregatik gure gogamenaren bateriak kargatzen dizkigu bizitza duinaren aldekoei, bizitza erdigunean jarri nahi dugunoi, biodibertsitatea eta oreka klimatikoa landu nahi dugunoi, gizakion arrazionalismo harroputza bazertu behar dela sentitzen dugunoi.

2.- EST teoria. EST Endosinbiosi Seriatuaren Teoria-ren akronomikoa da. Bizitzaren hasieratik (3.000 milioi urte) orain arte eboluzioak hainbat urrats eman ditu Lur planetan. Hainbat jauzi ebolutibo eman ditu. Jauzi horien seriea eta jauzi horietan sinbiosiak izan duen eginkizun zentralaren teoria da.

Zein jauzi?

***Bizitza lehen bakterioekin hasi zen, molekula oso konplexuen eta birusen arteko sinbiositik. Denbora luzez (milaka milioi urte) bizitza anaerobikoa zen, oxigenoa hilgarria zen lehen bakterioentzat. Bakterioak nukleoarik gabeko zelulak ziren.

***Bakterioen sinbiositik sortu ziren lehen zelula nukleodunak. Hauetako batzuk gai izan ziren oxigenoa ekoizteko eta oxigeno horretatik bizitzeko. Bizitza aerobikoa martxan jarri zen eta gaur egungo bizitzaren parterik handiena (ez dena) oxigenorik gabe ezin da bizi.

***Zelula nukleodunen sinbiositik sortu ziren izaki bizi plurizelularrak.

***Modu berean, sinbiosi bidez, sortu ziren izaki bizidunak, geroz eta konplexuagoak: bakterio nukleoa gabeak, bakterio nukleodunak, honttoak, landareak, arrainak, animaliak (eta hauen artean gu gizakiok, bizitzara iritsitako azken gonbidatuak).

***Bizidunen erreprodukzioa, sexu bidezkoa edota beste modukoa izan, sinbiosi bidez egiten da. Adibidez, gure geure sorkuntza bera.

*** Planeta sinbiotiko liburuaren kapitulu baten izena, hain zuzen, hauxe da: “Sinbiosia nonnahi”. Beste kapitulu batean ankaz gora jartzen du bizitzaren sailkapen antropozentrikoa (gizakiak eta gainontzeko forma guztiak), sailkapen animalozentrikoa (animaliak eta landareak), eta eskeintzen du bost erreinuko sailkapena (bakterioak, protoktistas –nukleo duten zelulak–, honttoak, landareak, animaliak). Beste kapitulu baten izenburua da “Sexu Animala”, eta animalien sexualitatea kokatzen du aipaturiko bost erreinuen erreprodukzio moduen (beti indibiduazioa inkorporazioen bidez) panoramaren barnean. Parte baten aipamena egin dut. Badago gehiago. Bizitzaren ibilbide apasionagarri hau, pasioz eta umorez, irmotasun, ikerketez eta zehaztapenez idatzia dago aipatu liburuan.

3.- Gaia hipotesia. Liburuaren azken kapituluak Gaia du izena. Izan ere Lynn Margulis beste ekarpen izugarria izan zen Hipotesi Gaia-ren formulazioa, James Lovelock-ekin batera egin zuena. Lovwelock hasi zen eta Lynn Margulis-ek eskeini zion hipotesiaren elementu funtsezko bat. Nola esplikatu daiteke Lurraren atmosferan O2-ak duen proportzioa? Oxigeno gutxiagorekin ezingo genuke bizi, oxigeno gehiagorekin dena kiskaliko zen… Nondik sortu da oxigeno hori, eta nola mantendu da milaka milioi urtetan proportzioaren oreka? Hipotesia zen. Bakterio batzuk oxigenoa ekoizten asmatu zuten eta gero horiek beraiek oxigenotik bizitzen ikasi zuten. Hor dago esplikaziorako elementu giltzarri bat.

Gaur egun Gaia Hipotesia zenak jauzi bat eman du. Gaur egun ez da Gaia eztabaidatzen, beraren izaera baizik. Honetaz argi gehiago nahi duenak has daiteke Carlos de Carlos Carranza, Vallolideko irakaslearekin. Honek defendatzen du ez jada Gaia Hipotesia, Gaiaren Teoria Organikoa baizik. Azken honen liburu batek izenburu hau dauka: “GAIA berriro hartuz. James Lovelock eta Lynn Margulisen bizkarren gainean”. Baina azken gogoeta hauek Lynn Margulisen ondorengoak dira.

Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?

Bere ekoizpen intelektual (artikuluak eta liburuak) ugaria izan da. Azpimarratuko nuke “Planeta Sinbiotikoa. Eboluzioari buruzko ikuspegi berri bat ” liburua, txundituta utzi ninduelako pandemiaren garaian irakurri nuenean. Eta lagun batzuei entzunda, bere seme Dorian Saganekin batera idatzitako bi liburu: ¿Qué es la vida? eta ¿Qué es el sexo? (Biak Tusquet editores argitaratuak). Bestalde, Paco Pucheren liburuaz gain, Carlos de Castro Carranzak badu liburu bat izenburu honekin: “Gaia berriro hartuz. James Lovelock eta Lynn Margulisen bizkar gainean”.

Aipatu ditudan liburuetatik hiru (“Planeta Sinbiotikoa”  — Lynn Margulis, eta “Sinbiosis. Lynn Margulisen kosmobisioa”—Paco Puche) eta orain berriki aipatu dudan Carlos de Castrorena, euskaraz aipatuak izan dira. Izan ere, nire ezagun baten ordenagailuan bait daude euskarara itzuliak, argitaratuak izateko desioz, baina momentuz argitaratu ezinik. Nire ezagun hori prest dago interesatuei emailez bidaltzeko.

Ezagutzen al duzu Lynn Margulis? Ezagutzen al duzu Lynn Margulis? Ezagutzen al duzu Lynn Margulis? Ezagutzen al duzu Lynn Margulis? Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?

9 pentsamendu “Ezagutzen al duzu Lynn Margulis?”-ri buruz

  • Lyn Margulisez Carl Sagan aipatu gabe jardutea marka da! Zure ezjakintasunari leporatu nahiko nioke, baina nago gure garaian sufritzen dugun misandriaren eragina dela. Oso artikulotxo feminista gelditu zaizu, Joseba. Seguru botere morearengandik zirri batzuk lortuko dituzula.

  • Bicaina Articuloa!

    Margulis anderea emacume maravillosoa iruditu citzaitan bere lanari buruz iracurri nuen lehen momentutic.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • Atomoac ciren elkartu
    moleculac ossatuz
    eta haien artean proteinac
    egurquiçuna delacoan
    gorunz eguin çuten
    spiral neguentropicoan
    eta hala sorthu cen
    bacterien mundua
    gure salda primigenioa,
    Amalurreco beroaren eta
    Aita Ekiren beroaz.

    Hala aguertu ciren gure arbasso virusac
    eta guero cooperationez bacteriac,
    eta guero cooperationez içaiqui handiagoac,
    eta guero içaiquien taldeac,
    eta hala daroa ondino ere
    vicitzac memoria.

    Virusen eta molecula complexuen artean cooperationez originatu ciraitequeen bacteriac. Dembora lucez, virusac eta bacteriac ceudequeen Lurra gure astro honetan, gyratzen Ekiaren tornoan.

    Bacterien cooperationez içaiqui complexuac originatu ciraitequeen. Horrela cellula bacar batean elkartu ciren içaiqui ezberdinac içaiqui complexuagoac eratuz.

    Darwinec eta beguia dominationean jarri çuten, dominationea maila humanoan justificatzecotz. Margulisec emacume maravilloso harec asco ikassi çuen, eta bere begui proprioequin ikusten çuena açalceari ekin ceraucon, eçarrita cegoen dogmaren acatsa aguerian utziz.

    Evolutionearen guilça ez da nehoiz içan dominationea, adisquidetza eta maithassuna baicic. Evolutionearen motorea maithuna da. Maithuna eta sexua.

    Hala evolutionatu ciraitequeen içaiquiac, botaneac eta çooquiac. Eta çooquien artean aguertu cen berce içaiqui bat, dela guiçaquia, non memoria hizcunçan codificatu eta transmititzen hassi çatequeen.

    Ondoren memoria campoco supporteetan gordetzen eta transmititzen hassi cen, eta hala garatu cen civiliçationea.

    Dominationean sinhesten dute anhitzec, bainan amorea eta adisquidetza da benetazco indar evolutivoa. Dominationearen indarrec itsusia dena eçarcen dute. Amorearen aldeco indarrec edertassuna goresten eta bilhatzen dute. Edertassuna eta ossassuna da vicitzaren motorea. Ederren eta ossassuntsuen arteco cooperationeac ekarri gaitu honat.

    Hori demostratu çuen Margulisec biologiatic.

    Segui bedi vicitza ethorquiçunean joanquiçuna eguiten.

    Beherat dominationea, beherat entropia!

    Gorat cooperationea, gorat maithassuna, gorat sexua!

  • Margulisec aurqueztu çuen axiomac oinharrian ez ceducan bere ideia bat, ceinari atchicqui bait lieçaqueo existitzen liren ala ez cembait characteristica, theoria deductivoetan guerthatzen ohi den beçala. Berac gaitassun theorico bat escuratu çuen lehenagoz, eta ondoren realitatean empiricoqui igarri çuena antholatu çuen theoria empirico batean. Hori eguiterat ausartu cen. Emacume asquea içan cen, eta hori igarcen da argazquietan. Edertassuna eta vicitassuna du eracusten. Maithagarria erabat.

    Horrequin soilqui, theoria deductivoen structura osso bat hancaz gora jarri çuen, berac. Ondino ere, hain aguericoa eta evidentea denez emacume honec postulatu çuena, nola Universitateetan theoria deductivoen botherea hain indartsua den, poliqui poliqui ari dira iracasquinac aldatzen.

    Gauça da, behin systema theorico haur enthelega dadinean, ecimbercean analogiaz berce haimbat gauça enthelega daitezqueela, saconeco jauci intellectuala maila ascotan hedatuz, dela Culturan, arteetan, economian, politican, etc.

    Horregatic ez dateque horren eçaguna Margulis anderea. Eçagunagoa da bere senhar Carl Sagan. Carl Saganen personagea eçagutu nuenean, Margulis anderea eta gueroz, enteratu nincenean Margulisen senharra cela, asco phoztu nincen. Seguru naiz ecen elkarri asco maithatu ceraucotela.

    Bicote ederra hura!

  • Fernando Ubillos 2021-08-09 08:01

    Lynn Margulisen “Mikrokosmosa” liburua euskaratuta dago.
    Gaiak argitaletxeak plazaratu zuen

  • Mikel Haranburu 2021-08-09 10:45

    Baina, Alexandre:

    Darwinec ez zuen bere teoria ezer demostratzeko formulatu, are gutxiago dominationea justifikatzeko, baizik eta gauzak, hots, izaki bizidunen ugaritzea, ulertzeko (hitz kaxkar pare batez esatekotan).

    Evolutionea ez da helburu bat, eta ez ona eta ez txar; gehienez ere, izakion sorrera, aniztasuna, eta akabera ere izendatzeko kontzeptu bat, ez oso zehatza.

    Evolutionezc ez du motorerik; maithuna eta sexua erreprodukzio teknikak dirateke… eta balio dute, akatsak egonik ere, akatsak asko, gehiegi, ez direlarik.

    Dominationea beherat joan ledi, baina entropia, entropia bethi gorat, ezinbestez… Margulisek idatzia da sexua gradienteak desegiteko sistema eraginkor askoa dela… baina gradienteak deseginik… akabo…

    Lynn Margulis zientzialari aparta izan zen, bai, eta eskertzekoak haren ekarpen handiak.

  • Caixo Haramburu jauna.

    Ea ba ez naicen guehiegui galcen eztabaida eder honetan:

    Nic Darwinen persona eta bere lana ez nuen ephaitu nahi. Ez dakit berac cer asmo educ ceçaqueen. Bainan bere figura projectu beçala eta bere theoria Britaniar Imperioaren dominatione strategiaren baithan çabaldu ciren. Ez naiz sarcen ohico dichotomia “creationista-evolutionista” horretan. Maila horretan Darwinen lanaren valioa aithorcen dut, prefosta. Ez naiz creationista.

    Theoria horretan specieac jathorri unico batetic bifurcatzen direla consideratzen da. Horren ondorioz, orain dela guti onhartu behar ukan dute adibidez, neandertalen eta guiçaqui modernoen arteco hybridationea, berce bide batzuetatic confirmatu direnean, argui dago. Bainan Margulisen modeloac hori erraiten çuen ADNaren bitartzeco confirmationea baino lehen. Horrec aphurcen du bifurcationea eta selectione naturala mechanismo absolutua beçala, eta erakusten du cooperationez ere evolutionatu dela. Biac aldi berean, oreca batean.

    Nere ustez evolutionea conceptu osso importantea da. Aldaqueta da. Nere ustez, ikuspegui anthropocentrico batetic, ba da evolutione bat bacterietatic mammipheroenganaino, ceinac momentu batean guiçaquiarequin berce jauci bat eman çuen, suaren controla hartu cenean, eta haren ondorioz communitateen artean hizcunçac. Ordutic aurrerat berheiztuac dirade animmali logodunac eta alogoac. Hori salto evolutivo nagusia dateque, aguian orain arte Intelligencia Artificialarequin. Eta bai, hautespen natural bat dago, bainan ez dominationean soilqui oinharritua, baita cooperationean eta symbiosian ere.

    Margulisec escaincen du modelo theorico bat gauça ascoren evolutionea modu ez mechanicista batean ulercecotz. Hor berac hasieratic cocatzen du thoqui importante batean sexua. Landareen artean loreac eta cer dira sexu organoac baicic? Orain sexuen arteco ezberdinça ukatzen da, bainan realitate biologicoa da. Sexua da specie baten baithan bi ereduen artean elkartu eta memoria transmititzeco mechanismo naturala. Horri lothua dago edertassuna eta ossassuna, loreac, fruta, alua, çaquila, etc. Symbiosi mechanismo osso importantea da. Analogia bat eguinez, economian ezberdinen arteco commercioa cer da sexua baino? Batzutan nahita symbiosiaz eta gogoz, baina çorigaitzen guehieguitan bortchaz eta dominationez.

    Honetan entropia conceptu clave bat date. Systema vicidunac, biologiac ikercen dituenac, eguiten dutena da energia eta informationea etengabe accumulatu hurrengo belhaunaldi bati transmititzecotz, beraz, viciaren funcezco eçaugarria dateque entropiaren contraco corronteac direla. Entropia materia ez viciaren eçaugarria da. Nombaitetic çurgatzen da energia hori eta finean enegia galcen dela, campoco maila batean, ados, bainan vicitzaren ikuspeguitic dynamica bethi da entropiaren aurca. Eta informationea aguertu cenetic, eta transmititzen ahal denetic, honequin ere nere çalançac daduzcat.

    Gradienteac, onhartu behar drauçut ez dudala conceptu hura erabilceco gaitassunic. Beguiratuco dut cer diren.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • Gaizqui ulertu ez badut, gradientea mathematicaco conceptu bat da ceinarequin adiarazten den campo batean accumulatzen den informatione-”massa”, cein noranzoetan eta norabideetan emaiten den.

    Ikussi dut haimbat alhorretan erabilcen dela conceptu haur. Bainan, berez, hitzari repparatuz, gradiente erranen nuque dela gradua “ematen” duena, edo adiarazten duena. Eta gradua dateque informatione cehatz baten quantitatea systema batean.

    Gaztelaniazco Wikipedian aurquitu dut “concentratione-gradientea”, ceinataz erraiten duen ecen “dela magnitude physico-chimico bat cein describatzen bait du cein noranzcoan eta cein proportionean producitzen den aldaquetaric handiena soluto baten concentrationean solutione ez homogeneo batean punctu cehatz baten inguruan”. Hala, “concentratione-gradienteac importanteac dira comprenitzecotz oceanoen dynamica (ceina importantea date Margulisec sustaturico “Gaia” theorian), baterien eta combustible-cellulen fonctionamenduan, eta solutoen potencial chimicoen proprietateetan membrana biologico baten bi aldeetan”.

    Erraiten du ere ecen “frecuenciaz biologian deffinitzen ohi dela concentratione-gradientea nondic eta substancien garraioaren notionetic, edo diffusionearen conceptutic”.

    Azquenic, adiaraci nahi cenuqueenaz hurbilago, enfermerianavarra.com portalean aurquitu dut articulo bat, “Vivir la sexualidad en la etapa de la vejez” icenecoa. Horretan paragrapho batean erraiten du: “Fecondationearequin hasten da sexuatione-processua, ceinean joaiten gara ga construitzen emacume eta guiçon guisa, cein finaliçatzen bait da heriotzarequin. Sexua (emacume ala guiçon) posibilitatez betheric dago. Are guehiago, posiblequi ez daitez existi ez guiçonac ezta ere emacumeac erabat “puroac” euren nivel gucietan. Guiçon batec bethi eduquiren ditu elementu, edo gradiente, femeninoac. Berdinetan emacume batec elementu, edo gradiente, masculinoac”.

    Uste dut azquen honetan erraiten dutenari refferitzen cintzaion gradienteac aiphatzeracoan. Bai ados, ossotoro nathor çurequin bat, Haramburu jauna. Ez ditzagun gradienteac uca. Realitatea dira argui eta garbi.

    Interessant conceptua gradiente.

    Adeitassunez

    Alexandre

  • Nik ulertzen dudanez, gizarte-darwinismoa (“darwnismo soziala”) izan zen Darwinen lan bikaina bide okerrera eraman zuena; baina baita ere, Darwinen teorian bertan, Jauzi Kualitatiboek beti gorantz eta bikainagorantz zeramatelako ustea.

    Gradienteena oso garratzitsua dirudi; nik ez dut inoiz ulertu generoaren etena bereizteko muga zehatzak izan daitezkeela.

    Eta Zuen hizkera txit ontsa, zinez.