Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta. Hartu parte!

Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta. Hartu parte!

Euskaldunon eta Europar Batasuneko beste hiru hizkuntza gutxitutako hiztunen (bretoiera, kareliera eta sardiniera) behar digitalei buruzko lehen inkesta jarri du abian hizkuntza-aniztasun digitalaren proiektuak (DLDP).

Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta

Proiektu horretan dihardu Elhuyarrek, Europako beste lau erakunderekin batera, eta ahalik eta euskaldun gehienen erantzunak biltzea dugu helburu.

Inkesta bretoieraren, karelieraren eta sardinieraren hiztunek ere beteko dute, nork bere hizkuntzan.  Jasotzen diren erantzunak baliagarriak izango dira erabakitzeko zein den lau hizkuntza horien garapen digitalerako biderik egokiena. Hortik abiatuta, Digital Language Survival Kit delakoa garatuko da; funtsean, erabilera biziarazteko gomendio-multzo bat.

Inkesta hizkuntza gutxituetako hiztunen behar digitalei buruzko lehen azterketa da. Interes-taldeek eta ikerketa-arloko eragileek informazio baliagarria jasoko dute gaur egungo mugimendu sozialek eta hiztun-komunitateek gai honetan duten ikuspegiaz eta eremu digitalean beren hizkuntzarentzat garatu nahi lituzketen baliabideez.

Horrez gain, hizkuntza-aniztasun digitalerako bide-orri bat ere garatuko da proiektu honetan. Helburua da bide-orri hori arduradun politikoen eta interes-taldeen gida moduko bat izatea, etorkizunean lagunduko diena erabakitzen zein diren hizkuntza-erakundeek eta gobernuek garatu behar lituzketen tresna digitalak, betiere hizkuntza gutxituak edo arriskuan daudenak modu eraginkorrean biziberritzea lortzeko.

DLDP proiektuan, erakunde hauekin elkarlanean ari da Elhuyar:  Consiglio Nazionale delle Ricerche (Pisa, Italia); European Language Equality Network (Frantzia); Mainzeko Unibertsitatea (Alemania); eta Kareliar Hizkuntza Elkartea (KKS, Finlandia).

Inkesta baliagarria izan dadin, ahalik eta jende gehienak erantzutea komeni zaigu; beraz, eskertuko genuke inguruko euskaldunen artean zabaltzea eta betetzeko eskatzea.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hemen: DLDP


Inkestari erantzuteko, egin klik hemen: Inkesta

 

Informazio gehiago:
Klara Ceberio
943363040
k.ceberio@elhuyar.com

Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta. Hartu parte!
baliabide digitalak, Europa, euskara, Teknologia

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Zer duzu buruan “Euskaldunon behar digitalei buruzko lehen inkesta. Hartu parte!”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude