Etorkizuneko lanpostuak
Etorkizuneko lanpostuak?
“Nolakoak izango dira etorkizuneko lanpostuak?” da Andoni Sagarna ingeniariak bere buruari egiten dion galdera “Iparrorratza” blogean; erantzunak bertigo apur bat ere ematen du.
Hasi gara gidaririk gabeko autoak ikusten. Egunen batean kamioi-gidariak lanik gabe geratuko ote dira? Galde-erantzunak trebeki erantzuten dituzten ordenagailuek ordezkatuko ote dituzte bezeroen kontsultak erantzuten jarduten duten zerbitzuetako langileak? Biltegizainik gabeko biltegi automatizatuak ote datoz?
Industria-iraultzaren hasieran ere antzeko kezkak zituzten. Beldur ziren lurrun-makinek gizakiei lana kenduko ote zieten. Gerora ikusi da ez zela hori gertatu. Hala ere, horrek ez du esan nahi goiko galdera horiek zentzurik ez dutenik gaur egun. Izan ere, makinek badituzte trebetasun batzuk, orain arte gizakiak bakarrik zituenak: ulertzeko, hitz egiteko, entzuteko, ikusteko, idazteko eta are ikasteko gai dira. Beraz ez litzateke hain harritzekoa lanpostu batzuetan robotek gizakiak ordezkatzea. Eta, horren ondorioak txarrak ala onak izango dira? Beti bezala denetik izango da.
Lan gogor asko makinek egingo dituzte, produktuak ekoizteko kostua txikiagoa izango da etta hori ez da txarra izango, baina erronka galantak ere badatoz. Handienetako bat, zalantzarik gabe, gizarte-desberdintasunak handitzeko joera. Oraintsu arte bizi izan dugun gizartean, ikasketak, trebakuntza maila, jakintza berritzeko ahalegina, hizkuntzak jakitea, teknologiak menderatzea, etab. abantailak ziren baina eragiten ziztuzten desberdintasunak erdiko klasekoen artekoak ziren. Guztiek zituzten lan-kontratu iraunkorrak eta lanaldi osokoak. Automatizazioa eta digitalizazioa zabaldu ahala, ordea, aipaturiko abantaila horiek dituztenek errazago mantentzen dute bizimaila besteek baino. Gainera bizimaila ez mantentzeak, kasu askotan, familia barruko arazoak, osasuna galtzea, bazterketa, etxegabetzea eta hainbat kalte eragiten ditu.
Oraingo martxan gure ekonomian gero eta pisu handiagoa izango du teknologiak eta txikiagoa eskulanak. Ezinbestekoa izango da gero eta jende gehiagok diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea. Gazteek garbi izan behar dute ikasketetan saiatzea ez dela gustu kontua eta ez dela inoiz amaitzen. Ikastetxeek, berriz, ez dituzte prestatu beharko gehiago ikasleak izango ez diren lanbideetarako.
Mundu berri hori dakarkiten teknologiak honako hauek dira oraintxe bertan:
.
Robotak
Hainbat arlotan ari dira sartzen: produkzio industrialean, medikuntzan, biltegietan, etab.
.
Tren-gurpilak muntatzen dituen robot bat.
Ebakuntzetan erabiltzen den DaVinci robota.
Robotak biltegi batean
Algoritmo informatizatuak
Lehen gizakiek egiten zituzten eragiketa batzuk gaur egun ordenagailuek egiten dituzte automatikoki. Esate baterako burtsako artekariek eskuz egiten zituzten salerosketak orain ordenagailuek egiten dituzte, iristen zaizkien merkatuko datuen arabera. Eginkizun horiek algoritmo bidez gauzatzen dira.
Adimen artifiziala
Errealitate areagotua
Kamera baten bitartez ikusten den zerbaiten irudiari, teknologia bidez, informazio digitala gainjartzen zaio, errealitateaz dugun hautematea hobetzeko. Ondoko bideoan ikus daiteke nola laguntzen dion errealitate areagotuak mekanikari bati auto bat konpontzen.
Osasunaren monitorizazioa
Makinen arteko komunikazioa
3D inprimaketa
Zer eragin izango du horrek guztiak enpleguan?
Teknologia produktibitatea handitzen ari da, eta horrekin ekonomia hazten baina jende asko ez da ari hobekuntzarik izaten hazkunde horrekin, eta gizartean desberdintasunak handitzen ari dira. Teknologiaren erruz ari ote da gertatzen hori guztia? Ekonomian beste faktore askok dute eragina, hala nola globalizazioak eta krisialdi finantzarioak baina badirudi ukaezina dela teknologia berrien eragina ere. Badirudi behe mailako lanpostu gehiago galtzen direla sortzen diren goimailakoak baino.
Gizakia ia guztiz ordezkatua izan ahalko da makinengatik mende hau bukatu baino ehen armagedon bat ez badago behintzat.
Berdin du ze lan edo ikasketa jartzen dan, gaur egun makinak gu baino askoz hobeto lan egiteko kapazak dira arlo mordoetan, baina horrela jarraituz, ia edozein arloan, edo guztietan izango dira gu baino hobeagoak.
Hori ez du ezer txarrik, txarra dana sistema antolatzeko era da.
Ta adaptatu baino lehen milaka milioi kalte izugarriak jasango dituzte orain jasaten ari duten bezalaxe.