Mairuelegorreta

Mairuelegorreta

mairuelegorretaZer da hori? Mairuek Legorreta berri bat sortu dute? Marine Le Penek arrazoia zeukan!!! Txantxa da, lagunok, Le Penek arrazoia daukan egunean Urkullu arte eszenikoko irakaslea izanen da, eta Patxilo xiberotarrez mintzatuko da naturaltasun osoz.

Hizkuntza maileguak oso bidegabeak iruditzen zaizkit batzuetan. Ingelesak, edo yankiak, edo berdin zait zein croudfounding egiten hasi aurretik guk bageneukan autoeraketan ibilbide garrantsitsua. Deitu croudfounding, deitu botea jarri.

Mairuelegorreta Gorbeia Mendiko kobazulo bat da, eta bertan Euskal Jai bat ospatzen da aspalditik. Euskal Jaiaren lehenengo urratsak frankismo garaian izan ziren eta 53 urteren buruan, egoera eta garai latzei eutsiz, bere horretan dirau.

1990 urtean Zigoitia Euskarazek hartu zuen Euskal Jaiaren testigua eta gaur egun arte bizirik mantendu du. Era berean, Euskal Jaiaz aparte, bi asteburutan zehar luzatzen diren ekintza kulturalak antolatzen ditu Zigoitia Euskarazek, Zigoitiako eskualdeko heldu zehin gazteen artean euskara sustatzeko. Orain, dokumental bat egin nahi dute, testigantzak jaso eta jaia zein testuinguruaren bilakaera mahai gainean jartzeko.

Ekimen honen inguruko informazio gehiago web horri honetan.


Mairuelegorreta