Energia iturrien banaketa

Energia iturrien banaketa

“Energia berriro ere garestitu da” esanez hasten da Amatiñoren blogeko “Energia-iturrien banaketa” sarrera, argindarra inoiz baino garestiagoa dugun honetan idatzia.
Energia iturrien banaketa
Energia berriro ere garestitu da. Europako laugarren energiarik garestiena dugu, gure buruaren kaltetan. Hainbat hiritarrentzat, energiaren faktura gero eta ordainezinagoa gertatzen zaielako. Enpresarik gehienentzat, berriz, oinarrizko gastuak gehitu eta lehiakortasuna murrizten dielako nazioarteko merkatuan.
Hau guztia gertatzen da, oro har, energia-iturriez adostasunik ez dagoelako, energia-egitasmorik ez delako eta, energiaren etorkizunaren gaineko eztabaidari, sekulako beldurra zaiolako. Eta, tartean, 30.000 milioi euro besteko tarifa-mentsa, hurrengo belaunaldiari, oinordetzaz, utziko diogun zulo lotsagarria. Gure erantzukizunik ezak ez du izenik, neurriz kanpokoa da.

Arazoa konpontzekotan, ez da aski esatea zer energia-mota ez dugun nahi. Kontra-kontra antzuak ez du ezer konpontzen. Horrez gainera, adierazi ere adierazi beharko dugu zein mix energetikoren alde gauden eta, gero, guztion artean adostasunik lortzeko gauza garela frogatu.

Hasteko, ezertan hasi aurretik onetsi beharreko kontua zera da: edozein energia-mota ona dela, baldin ondoko hiru baldintza hauek betetzen baditu, hots, segurua, iraunkorra eta lehiakorra.

Hurren onetsi beharrekoa da beste hau: ez dela, oraingoz behintzat, energia-mota bat bakarra ere, erabat segurua, zeharo iraunkorra eta  guztiz lehiakorra denik. Hiru baldintzen arteko orekak egokitzen asmatu behar dela.

Eta, hirugarrenik, ezein energia-mota -nahiz onena izan- ez dela berez aski. Alegia, hainbat energia-iturri ezberdinez baliatu beharra dagoela, nahitaez.

Energia iturrien banaketa
Amatiño, energia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude