Elhuyarren Zientzia azoka: izen-ematea zabalik!

Elhuyarren Zientzia azoka: izen-ematea zabalik!

Elhuyarren Zientzia Azoka 2017-2018 ikasturtean izena emateko epea zabalik da jada.

Elhuyarren Zientzia azoka: izen-ematea zabalik!Zientzia Azoka ekimena Euskal Herriko gazteek garatutako proiektuen azoka bat da, eta ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko da.

Zientzia-hezkuntza formalaren osagarri izateko helburua du egitasmoak, oinarrizko eta zeharkako gaitasunak landuz, Ikerketan Oinarritutako Zientzia Hezkuntza metodologiaren bitartez.

DBH eta Batxilergoko 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Gazteak, talde txikitan, ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat diseinatu eta garatuko dute, unibertsitateko ikertzaile profesionalen laguntzarekin.

.
Izena ematea DOAN da, eta oso erraza: sartu webgune berrian eta segi jarraibideei.

Irailaren 25etik aurrera izena emateko epea zabalik dago.

Zientzia Azokaren festa nagusia Bilbon egingo da 2018ko apirilaren 21ean.

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.