Katalunia analisten kristalezko bolan barna #KatU1

Katalunia analisten kristalezko bolan barna –

Mundu guztia ari da Kataluniaz orain. Iritsi da eguna, Iñaki Larrañagak oso ondo esan duen moduan. Hamaika dira sarean irakurri ditzakezun iritzi eta analisiak. Guk horietarik batzuk ekarri dizkizugu. (Eguneratzen joango gara sarrera hau).

Katalunia analisten kristalezko bolan barna

Argazkia New York Times-en. Francesc-Marc Álvaro. Nació Digital.

Espainiak Katalunia betirako galdu zuen eguna. Vicent Partal. Vilaweb.

Irailaren 20aren inguruko 5 apunte bizkor. Beñat Zaldua. Gara.

Bigarren trantsizioa. Iñaki Petxarroman. Berria.

Gorputzekin. Gemma Garcia. Berria.

Errepresioaren aurrean, herritarren iraultza. Xabier Letona. Argia.

U1: zentzugabekeritik zuhurtzira. Jose Luis Uriz. Deia.

Puigdemonten gezurrak. El Paísen editoriala.

Estatuak azeleratu egin du Katalunian. Josu de Miguel Barcena. Diario Vasco.

Arrakasta poliziala, porrot politikoa. Ignacio Escolar. El Diario.

Zaldieroa

Iñaki Gabilondo


Juan Carlos Monedero



Nazioarteko prentsan zer?

Kataluniako erreferenduma: Espainiak sarekadak gogortu ditu bozkaketa gelditzeko. BBC. (Erresuma Batua)

Diktadura: Espainiako poliziak bilaketak egin ditu kataluniar gobernuko bulegoetan. Deutsche Tageszeitung (Alemania)

Katalunia: Manifestazioak Generalitateko karguen atxiloketen ostean. Le Monde. (Frantzia)

Rajoy: “Bozkaketa ez da inoiz egingo”. Eta Bartzelonan 40.000 pertsona kalera irten dira. Corriere. (Italia)

Polizia jendeak hautatutako karguen aurka. Aftonbladet. (Suedia)

Erreferendum ilegala. Guardia Zibilak Generalitateko 14 kargu atxilotu ditu. Diario de Noticias (Portugal).

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

13 pentsamendu “Katalunia analisten kristalezko bolan barna #KatU1”-ri buruz

  • ganbaratxotik 2017-09-21 12:23

    Espainiako Estatua nabarmen Kataluniako Herri Mugimenduek jarritako amarruan erori da. Erreferendum-tranpa izan da. Maisu-maistra-lana. Zorionak ANC eta enparauei. Mirestekoa.
    Dabid eta Goliat.

  • Zuzeu-n zentsura baldin badago, bere interes guztia galtzen du. Argia edo Berria bezalakoa bihurtzen da, interes gutxikoa.

    Adierazpen askatasuna oso garrantzitsua dela iruditzen zait: EH asko gara geure iritzia esateko beldur garenak, alde batetik estatuaren errepresioa jasaten baitugu, bestetik, EH mugimendu politikoek, hegemonia borrokatzen duten bi aldeek jazarpena egiten baitute, bakoitzak bere moduan.

    Horregatik da hain garrantzitsua Zuzeu-n zentsurarik ez ezartzea, baita ezizenekin idatzi nahi dugunon aukera errespetatzea.

  • Zirauna fatxa! edo islama = nazia idatzi dezaket, anonimotasunetik eta adierazpen askatasuna aldarrikatuz? Nik uste halakoak sobran daudela eta ulertzen dut ekarpenak egiteko eta iritziak botatzeko lekua nahi dutela izatea hauxe, inteligentzia minimo bat, ekarpenak eta iritzi interesgarriak… Hau esanda, ados nago zentsurarik ez egotea nahi dudala neuk ere, inteligentzia minimoa ematen ez duten iruzkin batzuk botatzen badira ere…

    • euskaldun bat 2017-09-21 19:02

      Ziraunari fatxa deitu ostean iruzkin intelijenteen aldarrikapena egin! Biba zu! Garai batean indeseable guztiei “komunista” deitzen zitzaien, gero hori amaitu egin da eta orain indeseable guztiei “terrorista” deitzen zaie. Baina azken hitz hau boterean daudenek erabiltzen dute, besteek “fatxa” erabiltzen dute. Denek ontzat dute euren burua eta beraien pentsakera politikotik ateratzen dena “fatxa” edo “terrorista” da, garai batean “komunista”. Baina denak ere berdinak dira. Iruzkinetan norbait Espainiaren kataluniarekiko jarrera txalotzen agertuko balitz eta Espainia bat eta bakarra dela esanez, papeleta asko izango lituzte iruzkina ezabatzeko eta jendeak “fatxa” deitzeko. Gero aniztasuna bolo-bolo darabilte “fatxa” deitzen dutenek. Zerbait aportatzen duten iruzkin intelijenteak beraienak dira soilik. Hamaika iluminatu badago Herri honetan!

  • Kataluniako afera, etorkizuna eta kristalezko bolaz… Finantzen kontrola hartu du espaniar estatuak jada, polizialki ere hartu dute katalunia, EDOZER egingo du Espainiako sistemak ustez berea duena bere horretan mantentzeko. Edozer! Atxiloketak indar erakustaldi soila besterik ez dira…

    • “NEU” ezizena duen hori bezalako jendeak EDOZER egingo du ustez berea duena bere horretan mantentzeko, zentsura babestuko dute intelijentziaren izenean edo “fatxa” deituko diote beste iritzi bat dutenei. Edozer! Irainak ahulezi erakustaldi soila besterik ez dira…

  • euskaldun bat 2017-09-21 22:36

    Eta berriro iruzkinak ezabatu dituzte hemen.

  • euskaldun bat 2017-09-21 22:44

    Elpais edo antzeko egunkarietan edozein albistetan 1400 iruzkin eta gehiago ikus ditzakezu askotan. Bereak eta bi esaten dituzte iruzkinetan, hemengo iruzkin gogorrena ere agurmari baten parean gelditzen da. Iruzkin intelijenteak eta tontoak daude bertan, denetik. Hori da hizkuntza bati dinamismoa ematea! Hemen euskaraz idazteko gai garen bi katu gaude, agurmariak idazten ditugu eta zentsura jasotzen dugu. Gero Espainia atzeratua omen da, fatxak omen dira eta abar entzun behar. Guztiz kontrakoa!

  • Urriaren 1eco referendum hori ez da ongui atheraco. Ez du ecertaraco ere valioco, eguin baledi ere.
    Constatatu nahi balute cembat dauden independenciaren alde, asqui liçateque hautescunde autonomicoac eguitea, ceinetara alderdi independentista guciac batera presenta bailitezque programma simple eta bakar batez. Alderdioc ceinec bere cerrenda proprioarequin ere joan litezque, baina arguiro adiaraciric helburua dela jaquitea cembat diren independenciaçale.
    Horretara jaquinen luquete cembat diren independentista eta cembat ez. Erraça.

  • juan inazio hartsuaga 2017-09-28 11:50

    Dagoeneko ongi atera da eta askorako balio izan du. Ez, independentziaren alde zenbat dauden jakiteko, bai ordea demokraziaren aurka zenbat frankista dauden agerian uzteko.

  • Harsuaga jauna,
    Mesedez! Urriaren bateco hautescundeen bidez ecin da jaquin cembat franquista dauden Catalunyan!
    Votoa eman nahi ez dutenac + votoa ecin emango dutenac guehiago içanen dira, çoritzarrez, votoa emanen dutenac baino.
    Analysis simplista eguin duçu, guero!

  • Rugby partida honetan kataluiniarrak etsaien zelaian oso barna sartu dira eta baloiaren jabe dira. Orain baloia jo eta bi zutoien artetik sartzen ahaleginduko dira. Oso urrun dute atea. Behar bada ez dute sartuko, baina baloia berriz ere bere eskuetan izanen dute eta atea urbilago. Bai, Josu, kataluniarrak bidea egin dute aintzina.
    Guk notattoren batzuk hartzeko umiltasuna izan ote dugu? Horrek nau kezkatzen