“Gipuzkoa desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen lurraldea izatea da helburua”

Gipuzkoa desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena –

Gaur egun, erabat elkarlotuta dagoen mundu honetan, eraldaketa andana bizi ditugu. Munduko edozein lekutan gertatzen denak, eragin zuzena izan dezake gure egunerokoan. Mundu mailako testuinguru batean, ekonomia, politika, ekologia, komunikazioa, kultura, aisia, kontsumoa, solidaritatea, nortasuna, hau da, denetariko esparruek elkarri eragingo diote ezinbestean eta Gipuzkoak desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen eskualdea izatea jarri du helburu gisa. “Etorkizunean jarriz begia, etorkizuna eraikiz”, zehaztu dute Foru Aldundiko arduradunek.

Gipuzkoa desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena

“Testuinguru honetan etorkizuneko beharrak aurreikusteko gai den horrek izango du abantaila”. Aldundiko arduradunek azpimarratu dute “aurre hartzea” dela ongizatearen giltza lortzeko gakoa. Egoera honen aurrean #EtorkizunaEraikiz ekimena jarri du martxan Gipuzkoak. “#EtorkizunaEraikiz, ez da plan bat”, zehaztu dute, “etorkizuneko erronkak antzemateko eredu bat baizik”. Hauek lortzeko modua diseinatu, benetako inguruneetan esperimentatu, eta ondorioak ateratzeko tresna izango dela adierazi du Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile eta Gobernantza diputatuak: “Gure etorkizuna orain diseinatzen eta esperimentatzen joateko laborategia da”.

Parte hartza ardatz

Politika egiteko modu berriak bogan dauden honetan, #EtorkizunaEraikiz ere marko horretan aurkeztu da. Instituzioetako ordezkariak eta gizarteko eragileak bertan inplikatzera behartuz; erakunde, zein, enpresak, elkarteak eta unibertsitateak eta, zergatik ez, lurralde honetan bizi den norbanako oro Gipuzkoa eraldatuko duten erabakien erdigunera eramanaz. “Guztion artean, gipuzkoarron balioak oinarritzat hartuz, erantzun berriak aurkitzea da helburua”, azaldu du Lasak.

“Gaur eta bihar. Oraina, eta etorkizuna”. Bi erronka hauen inguruan lan egitea proposatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gizarte-ezberdintasunak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin.


Gipuzkoa desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen lurraldea izatea da helburua

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.