“L´estaca” elebitan, Euskal Herritik Kataluniara

“L´estaca” elebitan, Euskal Herritik Kataluniara

Euskal Herria amb Catalunya, segur que tomba! 

“Euskal Herriko hamaika musikari, bertsolari eta kantari ekimen propioz elkartu dira, hizkuntza biak uztartu eta Lluis Llach-en “L’Estaca” kantuaren bertsio elebiduna egiteko”. Horrela jakinarazi du Gure Esku Dago ekimenak, gaur bertan bere Youtubeko kanalean goian ikusgai duzuen bideoa jarrita.

“Modu honetan, Durangoko Landako gunean grabatu duten bideoklipean, Euskal Herriko esparru kultural honetatik ere herri katalanari babes eta elkartasun keinua egin gura izan zaio. Helburu hori lortzeko, Gure Esku Dago ekimenarekin elkarlanean ari da musikagintzako herritar talde hau, `Euskal Herri osora zabaltzeaz gain, Kataluniara ere gure ahotsak iritsi daitezen´”.

Joan den larubatean, Bilbon kataluniar erreferenduma babesteko deitutako manifestazioa ere, abesti bera kantatuz itxi zen, “Agure Zaharra”, Xabier Letek idatzi eta Gorka Knörr-ek kantatu zuen bertsioan.

"L´estaca" elebitan, Euskal Herritik Kataluniara“L´estaca” elebitan, Euskal Herritik Kataluniara