Eduki marketina: beharrezkoa; eta plangintza bat sortzea, ezinbestekoa

Eduki marketina: beharrezkoa; eta plangintza bat sortzea, ezinbestekoa –

Hain beharrezkoa da marka edo enpresa batentzako edukiak sortzearen beharra? Profesional batek –edozein alorrean lan egiten badu ere– edukiak sortu eta partekatu behar ditu ingurune digitalean lekutxo bat izateko?

Bai, bada. Edukiei esker marka edo profesional batek irismena eta posizionamendua lor ditzake. Egun eduki nahikoa/gehiegi partekatzen direla? Egia da baita ere. Orduan, non dago koxka? Eduki horien kalitatean eta eskaintzen duten onuretan.

Edukiez ari garenean eduki marketinaren kontzeptua erabiltzen da sarritan. Modu errazean azaltzeko, sare sozialetan partekatzen duzuna edo zure blogean argitaratzen duzuna eduki marketina bezala ulertzen diren kanaletako bi dira.

Eduki marketina publiko zehatz bati bideratutako sortze, argitaratze eta partekatzeko teknika da.

Honek, noski, irudizko bezeroa edo publiko perfektua definitzea eskatzen dizu. Hau da lehen urratsa: nori zuzenduko dizkiozu zure edukiak? Ondoren gai zehatzak eta formatuak erabakiko dituzu.

Eduki marketinean aritzeak edukien egutegi bat behar du halabeharrez. Edukien egutegiak helburuak finkatzen eta betetzen lagunduko dizu eta zure estrategiak emaitzak lortuko ditu.

Eduki motak ugariak izan daitezke, beti helburu eta definitutako publiko horren arabera erabakitakoak:

  • Blogeko artikuluak
  • Bideoak
  • Argazkiak
  • Infografiak
  • Audioak, podcast-ak
  • Eskuliburuak, whitepaper
  • Ebook-ak
  • Elkarrizketak
  • Testigantzak  …

Ikusten duzunez, aukera andana dago. Formatu oso ezberdinak, betiere behar eta helburuen arteko oreka bete nahian.

.

Eduki marketinaren garrantzia

Bezero edo hartzaileari begira, teknika honi esker jakin-mina aseko dugu, zerbitzua eskainiko dugu, gure ezagutza partekatuko dugu.
Baina Google-ek atsegin dituen baldintza batzuk betetzen ditu baita ere eduki marketinak:

  • Sare sozialen bitartez eduki horiek partekatuko dituzten erabiltzaileentzat baliozko informazioa da, garrantzizkoa.
  • Gaur egungo edukia da, berri-berria. Eta etengabe eguneratzen da.
  • Testua hartzailea zentroan kokatu dela sortzen da, ez da soilik hitz gako baten zerrenda. Honekin batera SEOa lantzea beharrezkoa da, noski.

Emaitza? Hartzailea erakartzen dituen edukiak direla. Eta agian erabiltzaile hori bezero bilakatu daiteke epe laburrean.

.

Edukien plangintzaren beharra

Esan bezala, eduki marketinaren estrategiaren antolamendu eta kudeaketan oinarritzen da edukien plangintza edo egutegia.

Beraz, edukien egutegi edo plangintzak argitaratuko diren edukiak jasoko ditu, helburu zehatzak, argitaratze datak eta partekatuko den kanalen zehaztapena.

Berdin dio zein arlo edo sektorean zabiltzan, egunean edo hilean behin sortzen dituzun edukiak, zein den zure publikoa… eduki plangintza bat osatzea beharrezkoa da.

Eduki marketina: beharrezkoa; eta plangintza bat sortzea, ezinbestekoa

Zertan lagunduko dizu plangintza bat ezartzeak?

Hasteko, esan denbora behar dela kudeaketa honetarako. Egia da. Baina ondoren probetxu handia aterako diozu eta plana jarraitzea besterik ez duzu egin behar. Beraz, aurrera!

Badaude hamaika arrazoi eta onura; hemen niretzako garrantzitsuenak direnak aipatuko dizkizut:

.

Emankorragoa bilakatuko zara

Lan aspergarria ematen badu ere, denbora galtzea baino aurrerapena bilakatuko da.
Aurretiaz egin behar duzuna zehaztuta eta zerrendatuta badaukazu, unea heltzen denean ekin eta egitea besterik ez da izango. Ez duzu denbora eman beharko gaiak pentsatzen, buruari eragiten, etab.
Zure lana emankorragoa izango da eta denbora aurrezten duzula eta dena ondo kudeatuta daukazula sentituko duzu.

.

Helburuak ezarri eta ekintzetan zehaztuta izatea

Eduki bat sortu nahi duzunean zehazten dituzun helburutan pentsa ezazu: informatzea, bezeroaren jakin-mina asetzea, honek ekintza bat egitera bultzatzea…
Aldez aurretik eduki bakoitzarekin bete nahi dituzun helburu horiek zehazten badituzu, argiago izango duzu nola jokatu eta zer egin.

.

Zure irudizko bezeroa ezagutuko duzu

Irudizko bezeroa, bezero perfektu hori, zure zerbitzu edo produktuen hartzaile izan daitekeen pertsona eredua da.

Edukiek eredu hau ongi definitzen lagundu zaitzakete. Zergatik? Zure edukiek lortzen dituzten emaitza eta bisiten arabera ondorioak atera ahal izango dituzulako. Eta ondorio horietatik zure bezero potentzial hori nolakoa den definizioa sortuko duzu.

.

Lanak eta beharrak aurreratuko dituzu

Idazten hasi eta ez jakin ezta nondik jo ere. Noizbait gertatu zaizu? Hau ez da bidea.
Aldez aurretik gaiak zehaztuta badituzu, beharrak eta epeak definitu ahal izango dituzu eta kudeatu.

.

Modu azkarrean erreakzionatzeko gaitasuna izango duzu

Arestian esan bezala, noraezean ibiltzea eta gaiak zentzurik edo helburu zehatzik gabe lantzea ez da bidezkoa.

Plangintza bat osatu baduzu, gaitasun handiagoa izango duzu emaitzak ikusita erreakzionatu eta beharrezko aldaketak egiteko.

.

Erabiltzaileak bezero bihur daitezen prozesua zehaztuko duzu

Zerbitzu edo produktu bat saltzen baduzu eta zure edukien helburua hartzaileak erakarri eta bezero bihurtzea bada, baduzu plangintza bat osatzeko arrazoi handi bat.

Plangintzak une bakoitzean nolako mezuak hedatuko dituzun zehazten lagunduko dizu eta bidean mugarriak ezarri ahal izango dituzu.

Demagun bizikletak saltzen dituzula. Plangintzari esker informazioa zabalduko duten edukiak zeintzuk izango diren zehazteko aukera izango duzu: marka eta modelo ezberdinak, erabilera ezberdinak, zalantzak argitzen dituzten edukiak, ideiak, ibilbideak, modelo ezberdinen arteko konparazioak…

Amaigabeko zerrenda sor daiteke, ezta? Zerrenda hori antolatuta badago eta plangintza baten arabera kudeatzen bada, errazagoa izango da mugarri eta helburu ezberdinak betetzea. Eta azken finean, bizikletak saltzea. Hasieran arreta deituko duzu, bizikleten inguruan interesa piztuko duzu, eduki ezberdinen bidez bizikleten onurez mintzatuko zara eta zure ezagutza erakutsiko duzu.

.

Zure baliabideak kontrolatuko dituzu

Adibidez, gai bat prestatzen zaudela infografia bat sortzea okurritu zaizu. Baina zuk ez daukazu hau diseinatzeko gaitasunik eta hirugarren bati mandatua egin behar diozu. Zer gertatzen da orduan? Denbora galdu duzula eta aurreikusitako gastua egin beharko duzula. Eraginkorra? Ez.

Baina aldez aurretik edukien plangintza egiten baduzu, denbora nahikoa izango duzu lan berezi horiek garaiz enkargatzeko, aurreikuspenak egiteko, aurrekontuak ezartzeko…

Beraz, plangintza zure eduki estrategian leku ezberdinetara iristeko behar duzun zubia da.

Eduki marketina Eduki marketina Eduki marketina

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.