Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria

Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria –

Sare sozialetan, segurtasun politikak aldatu dituztelaren abisua jaso al duzue azken egunetan? Ez die bakarrik sare sozialei eragiten, baina oihartzun gehiena beraiengan izaten ari da.

Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokorra dela eta, segurtasun politikak aldatzen ari dira, edo behitzat, erabiltzaileei politika hauen berri ematen dabiltza. Maiatzaren 25tik aurrera, enpresa orok, Datu Babeserako Araudi Orokorra bete behar dutelako hain zuzen ere.

Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokor berriaLehenengo galdera, agian, webgune eta aplikazio hauek (enpresa hauek, azken finean), zer informazio duten izan daiteke. Hemen doa erantzunaren zati bat: non egon garen, gure kontaktu guztiak (baita sare sozial horretan ez daudenak), gure txartelen informazioa, zer bideo ikusten dugun, norekin eta nola komunikatzen garen, non erosten ditugun gauzak, non egiten dugun lan… Ondo pentsatuz gero, beldurra ematen du.

Beraz, bigarren galdera hau izan daiteke: guri, erabiltzaileoi, zer onura dakarkigu araudi honek?
Instagram sare soziala erabiliko dut eredu bezala, gaur egun, nire ustetan, gehien zabalduta dagoena delako.

Kontuz, guzti hau ez da sare sozialei bakarrik eragiten dien zerbait, baina inpaktu gehien beraiengan duenez, hauek erabiliko adibide gisa. Hala ere, Google-n kasua aztertzea gomendatzen dizuet interesa baduzue.

Instagram-ek Facebook-eko politika erabiltzen du. Bide batez, orain dela aste batzuk hainbeste tira bira sortu zuen sare sozialak hain zuzen ere.

Segurtasun politika berriak honako hauek adierazi behar ditu (gutxienez):

1.- Datuak zein helburuarekin erabiliko diren.
Sartzen ditugun datu pertsonalak eta informazio guztia, zertarako erabili behar den argi eta garbi adierazita egon behar da. Kasu honetan, guk sartzen dugun informazio guztia erabiltzen dute. Gure mugimendu guztiak gordeta dituzte. Irakurri dudanaren arabera, gure erabiltzaile esperientzia hobetzeko, guk gustukoen ditugun zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.

2.- Gure datu pertsonalak zenbat denboran zehar gorde behar dituzten adierazi behar dute.
Kasu honetan, sare sozial bat izanik, guk bajan eman arte, gure datuak gordeko dituzte. Bestelako webguneetan, zenbat hilabete edo urtetan mantenduko dituzten esan behar digute.

3.- Gure datu pertsonalak erabiltzearen onarpen argi eta garbia izan behar da (checkbox bat aukeratuz edo erabiltzaileak egin beharreko adierazpen batekin).

4.- Gure datuak eramateko aukera eskaini behar digute.
Hau da, sare sozialean gordeta ditugun datu guztiak jaisteko aukera eman behar digute. Facebook-ek horretarako aplikazio bat garatu du, hemen esteka. Google-k ere badu berea (argi, oso pisutsua izango baita!!).

5.- Datu babeserako delegatua zein den argi azaldu behar da.
Kasu honetan ez dut pertsonen izenik ikusi, baina behintzat zein helbidera idatzi daitekeen beraiekin harremanetan jartzeko.

Hauek dira bete beharreko helburuetako batzuk. Zalantza asko sortzen zaizkit, egia esan, baina ziurtasun batzuk baita: guzti hau gordetzen badute, horretatik dirua lor dezaketelako da. Benetan uste genuen email, youtube, sare sozial eta halakoak debaldekoak zirela?

Politika hauek ondo daude eta beharrezkoak dira. Arazoa ordea gure informazioa elkarbanatu nahi ez badugu agertuko zaigu: uko egingo zeniokete mugikorra erabiltzeari zuen datuak izan ez ditzaten? Kontutan hartu Android mugikor guztiak Google oinarri bat daramatela. Emaila erabiltzearren ordaintzeko prest al zaude, trukean horrek zure datuak babestuko balitu?

Eta enpresa hauek esandakoa betetzen ez badute, zer? Benetan komeni zaien sare sozialei lege hauek martxan jartzea, beteko ez balituzte ordaindu beharreko isunak ez badira beraientzako aipagarriak?

Galdera asko baina, agian garrantzitsuena: guzti honen jakitun izanik, berdin jarraituko al dugu mugikorra erabiltzen?

Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria Datuak Babesteari buruzko Araudi Orokor berria Datuak
araudia, datuen babesa, Internet
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude