Adarretatik musika jaialdia egingo da Zarautzen uztailean

Adarretatik musika jaialdia Zarautzen uztailean –

Uztailaren 20, 21 eta 22an Zarautz munduko musiken herri bihurtuko da Adarretatik jaialdiarekin. Ertzetako musikak erdigunera eraman asmo dituen jaialdia da, “Zarautz kulturaren eta musikaren epizentro bihurtu nahi duen ekimena”, azaldu dute antolatzaileek. Atzo aurkeztu zuten ekimena. Elkano Browning Cream & Jean Marie Ecay, Rafa Rueda, Sara Mansilla, Gasteiz Big Band, Akatz, Oso Fan, Dj Tahira, Dj Budin eta Juan Valls dira konfirmatutako izenetarik batzuk: “Kartela oso osorik ekainean iragarriko dugu”, gehitu dute.

Adarretatik musika jaialdia egingo da Zarautzen uztailean

Jaialdia itinerantea izango da: “Hiru agertoki, hiru adar, izango ditu. Merkatu plaza eguerdian, Musika plaza afaldu aurretik eta itsas pasealekua afalostean”. Agertoki bakoitzak bere zapore eta kolorea izango du, musika herriko bazterretatik barreiatzeko.

Aurkezpenaren bideoa (Erlo Telebista)

Adarretatik musika jaialdia egingo da Zarautzen uztailean

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.