Bideo honek neuronak urtuko dizkizu
Bideo honek neuronak urtuko dizkizu
Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak dauzka bideo honek: bizkortasuna, kolore deigarriak, geometria aldakorra… 14 taldek sortu dute animazioa, bakoitzak 12 segundu independienteki landuz. 48 orduz egin zuten jarraian lan, zu 3 minutu pantailatik begirik kendu gabe egoteko. “The Ecstatic Energy of Geometry” esaldi ulergaitza eta abestia eskaini zieten Austingo (Texas, AEB) hamalau animazio talderi, Octopus Project-ean beraien bideo guztiek bat egiteko. Emaitza txundigarria da, animazioaren eta jam musikaren arteko uztarketa, anijam, alegia.
Benetan gozatu nahi baduzu, ez izan koldarra: igo bolumena eta pantaila osora zabaldu. Hortik aurrerako akuilu psikodelikoak zeure kontu.
Austin Anijam 2014 – The Octopus Project “Mmkit” from Austin Motion Artists Group on Vimeo.