Martxoaren 14an amaituko da Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko epea

booktrailer1Hilabete geratzen da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan parte hartzeko. 12 eta 16 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara, animatu eta parte hartu. Irabazleak e-reader bat (e-book-ak irakurtzeko gailua) eskuratuko du. Bigarren eta hirugarren sariak 100 euroko bonoak izango dira liburu eta diskotan gastatzeko. Parte hartzeko, nahikoa da Galtzagorrik proposatutako liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko bideo laburra egitea. Bideoa bidaltzeko azken eguna martxoaren 14a da.

Lehiaketa honek bi kategoria ditu: Ikastetxeka eta norbanakoka har daiteke parte.

Ikastetxeen kategorian parte hartu nahi zuten ikastetxeentzat izena emateko epea 2013ko irailean amaitu zen. Norbanakoen kategorian parte hartzeko ez dago aurrez izena eman beharrik. Nahikoa da proposatutako libururen bat irakurri (bakoitzaren adinerako proposatzen direnen artean hautatutakoa), horri buruzko bideo laburra osatu eta martxoaren 14a baino lehen lehiaketara bidaltzea, Liburu Gaztea web gunearen bidez.

Nola parte hartu

1. Galtzagorri Elkarteak proposatutako liburu bat aukeratu. Horretarako bi zerrenda dituzu eta zure adinari dagokion liburua hautatu beharko duzu.

a. Aurtengo proposamena

b. Ezinbestekoak

2. Liburuaren oinarrizko informazioa eta gertakaririk interesgarrienak aipatuz (dena kontatu gabe), minutu bateko (gutxi gora-behera) bideo laburra osatu.

3. Book Trailerraren osagaiak:

a. Irudiak

i. Sortu (bideoa, argazkiak, ilustrazioak, collageak…) edo bilatu (interneten, liburuetan, aldizkarietan…).

ii. Liburuaren azalak irudien artean agertu behar du.

b. Testua

i. Esaldi laburrak eta liburuko hitz klabeak erabili.

ii. Emozio ukitua eman gidoiari iii. Liburuaren titulua eta egileen izenak jarri amaieran.

iv. Zure izenik ez du agertu behar, bideo anonimoa izango da.

c. Musika/ahotsa

i. Copyright zigiluak eman ditzakeen arazoak saihestearren, Creative Commons lizentzia duen musika erabili.

ii. Nahi baduzu off ahots batekin osatu dezakezu gidoia.

4. Nola egin: hemen dituzue azalpenak eta hainbat esteka interesgarri book trailerra urratsez urrats egiteko.

5. Nola bidali: Book Trailerra osatzean, bideoa (bideo formatua duen artxiboa) youtuben zintzilikatu behar da. Ondoren, youtubek ematen dion esteka edo lotura bidali behar da lehiaketara.

6. Nora bidali:

a. Liburu Gaztea web gunean, Booktrailerrak atalean, Igo zurea azpiataletik bidali behar da youtuben zintzilikatutako bideoaren esteka edo lotura.

b. Galtzagorri Elkartera email bidez bidalitako bideoak ez dira lehiaketan sartuko.

7. Azken eguna: martxoaren 14a.

8. Epaimahaia publikoa bera izango da. Edonork eman ahal izango du botoa. Boto kopuru gehien lortzen duten book trailerrak sarituko dira. Bozketan parte hartzen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.

9. Noiz eta nola bozkatu:

a. Martxoaren 24tik maiatzaren 16ra bitartean bozkatu ahal izango da.

b. Lehiaketa izeneko atalean bistaratuko dira jasotako book trailer guztiak.

c. Liburu Gaztea web gunean BOZKATU izeneko atal bat aktibatuko da martxoaren 24tik aurrera. Bertatik bakarrik bozkatu ahal izango da.

d. Email helbide bat eskatuko da, bertara mezu bat bidaliko da esteka batekin eta berau klikatu arte ez da aurrez emandako botoa aktibatuko.

e. Email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

f. Youtuben atsegin dut klikatzeak ez du balioa boto gisa.

10. Sariak: irabazleak e-reader bat (e-book-ak irakurtzeko gailua) eskuratuko du. Bigarren eta hirugarren sariak 100 euroko bonoak izango dira liburu eta diskotan gastatzeko.

Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkartea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude