Berriemaile lokalak Bulletinekin

Berriemaile lokalak Bulletinekin –

Azken urteetan sare sozialak informazio iturri bilakatu dira, besteak beste, edonorri askotariko edukiak argitaratzeko aukera emanez.

Googlek ideia horri heldu eta Bulletin jarri du martxan. Erabiltzaileei beraien inguruan gertatzen diren gauzen berri emateko tresna bat da.

Apustu hiperlokal honetan erabiltzaileak arduratuko dira bertan agertzen diren albistak idazteaz. Bideo eta irudiak ere beraien esku egongo dira.

Hau abian jartzeko, Googlek sarbide libreko blog bat eskainiko du eta ikusgarritasuna emango dio.

Momentuz Estatu Batuetan bakarrik dago erabilgarri aplikazio hau, Nashville eta Oaklanden hain zuzen ere. Harrera ona izanez gero, beste toki batzuetara zabaltzea espero da.

Googlek etengabeko eguneraketak egiteko asmoa du, geroz eta zerbitzu hobea eskaini eta jende gehiagok erabiltzeko intentzioarekin.

Proiektuan parte hartzeko interesa duten kazetarien bila ere badabiltza. Nahiz eta kazetaritza hiritarra bultzatu, lanbide honetako jendeak ere izango du bertan aritzeko aukera.

Zer berezitasun ditu Bulletinek?

  • Normalean kontatzen ez diren istorioak kontatzeko aukera ematen du.
  • Edukiak publikoak dira eta aurkitzeko errazak
  • Smartphone bat besterik ez da beha

Horrelako kasuetan gaizki ulertuak eta albiste faltsuak izaten dira. Nahiz eta Googlek honen inguruko informazio handirik eman ez duen, baliteke edukiak argitaratu aurretik galbahe bat pasatzeko beharra izatea.

Berriemaile lokalak Bulletinekin