Batuketa eta metaketa ez dira bat

Batuketa eta metaketa ez dira bat –

Asko eta asko dakigu zientziari esker. Besteak beste, badakigu duela 14.000 milioi urte izandako eztanda tzar batek sortuak direla denbora eta espazioa.

Ehunka-milaka-milioika galaxia daude unibertsoan, hori ere jakin dugu; eta baita gure planeta hau ez dela ehundaka-milaka-milioka galaxia horietako baten bazter bateko zoko batean dagoen planeta koxkor bat besterik. Pentsa: argiak zortzi bat minutu behar ditu lurretik eguzkirainoko bidea egiteko, baina ehun mila urte behar lituzke gure galaxia zeharkatzeko. Hortik atera kontu, zeinen gauza txiki eta ezdeusa garen.

Batuketa eta metaketa ez dira bat

Baina, bestalde, unibertsoan edo gure galaxian gutxienez dagoen makinarik perfektuena gure garuna da, eta horri esker gara gure txikitasun ikaragarri horren jakitun.

Jakin dugu, baita ere, munduko izaki bizidun guztiok ahaide garela, molekula bakar batetik sortuak garela denok, eta molekula bakar horretatik datorrela gaurko bio-dibertsitate guztia.

Jakin dugu, gainera, molekula hori, ADNa, gure zelula guztietan txertatuta daramagula, lurreko biziaren garapenari buruzko liburu bizia bailitzan. Badakigu kontinenteak mugitu egiten direla ere, eta beste gauza asko eta asko.

Baina, nire ustez, gaur darabilgun gaiari ederki baino ederkiago dagokion gauzarik garrantzitsuena zera da: materia ez dela atomoen metaketa hutsa, atomoen batuketa baino askoz ere konplexuagoa dela materia. Hori da, hain zuzen, materia kondentsatuaren fisika: osagaiak metatzean osagaiok ez dituzten ezaugarri berriak nola agertzen diren aztertzea.

Eta, funtsean, bizia bera ere horixe baino ez da. Azken batean, gauza interesgarri guztiak dira beren osagaien batuketa baino gehiago.

Batuketa eta metaketa ez dira bat

JAKIN BANEKI

Zer duzu buruan “Batuketa eta metaketa ez dira bat”-ri buruz

  • Hori guztia materiarekin gertatzen bada, zer ez da gertatuko gizakiokin!!
    Gizakiok elkarren ondoan jartzen garenean, edota jartzen gaituztenean, esaterako ikasgelan, igorleak (irakasleak) ikastaldea ikasleen batuketa ala metaketa ikusten du?
    Dokumentu zoragarri bat egin zuten aspaldian Alberto Iñurrategik eta Koldo Eizagirrek, eta hor oso argi utzi zuten bizitzan 1+1 2 baino gehiago dela