Venus Proiektua: etorkizuneko munduaren diseinua

Geruzetan oinarritutako hirigintza
Bada 1975ean ideiak biltzen hasi zen mugimendu bat, helburua mundu berri eta hobea sortzea. Diru beharrik ez da egongo, ezta kartzelarik ere, ustelkeria kasuak ere iraganeko kontua izango dira. Venus Proiektua du izena eta abiapuntuan galdera hau du: Nolako mundua diseinatuko zenuke horretarako aukera izanez gero? 

Gizarte kritikak eguneroko ogia ditugu, proposamenak, ordea, bakan batzuk. Baliteke horregatik Venus Proiektuak halako oihartzuna izana. Gizarte alorreko esparru guztientzako dituzte proposamenak: hirigintza, energia, hezkuntza, garraioa, etxebizitza… ameslariak ala zoroak? Zer da ba proposatzen duena?

Abiapuntuan orain arteko botere banaketa eredu ezagunen kritika gogorra egiten du, batik bat, kapitalismoa du jomugan. Sarritan badiogu ba “ez da bere errua, gizartearena da”, Venus Proiektuak gizarte zintzoa sor dadin egin beharreko aldaketak proposatzen ditu. Berritasunez jantzita bada ere Venus Proiektuak aspaldiko filosofia eta politika printzipioetatik elikatzen da, Rousseau kasu.

Nor dago horren atzean

1975etik Jacque Fresco “etorkizuneko diseinatzaileak” lanean dihardu Venus Proiektua sortu, zabaldu eta azkenik gauzatzeko. Roxanne Meadows lagunarekin batera sortu zuten egoitza Floridako Venus eskualdean. Dagoeneko hainbat herrialdetan proiektua garatzeko taldeak sortu omen dituzte. Zenbat diren ezin jakin. Duen sostegua gora beheraq, Frescoren ideiek argiak dirudite. Gizartearen analisi interesgarria egiten du, eta, batez ere, aurreiritziak eta “normalak” diren gauzak ezabatzeko proposamena luzatzen du.

Noiz egin da ezagun

Proiektu hau ezaguna egin da 2007an hasitako dokumental serie bati esker: Zeitgeist. Zalaparta erraldoia sortu dute dokumental hauek. Besteak beste, I11ko atentatuen inguruko konspirazio teoria, erlijioen aurkako tesia, kapitalismoaren aurkako kritika basatia… eta Venus Proiektua bere egiten du dokumentalak. Ez zaitu hotz utziko, maitatuko duzu edo gorrotatu, zeresana eta eztabaida bermatuta duzu. Hemen dituzu gaztelaniaz ikusgai.

Proiektuaren ideia orokorra

Venus Proiektuak argudiatzen du gizateriak askoz ere garapen maila altuagoa izan behar lukeela arlo guztietan. Hala ez bada, egungo kultura, botere banaketa eta interes ekonomikoen ondorio delako da. Beraz, sistema hori errotik aldatu beharra dago.

Areago, hauen arabera egungo teknologiek eskaintzen dizkiguten baliabideekin eta planetaren ustiaketa egokiarekin gai gara munduko gizarte arazo guztiak ezabatu eta zibilizazio “perfektua” sortzeko.

Kritikak

Analisi marxista (Círculos Bolivarianos Socialistas)

Robotak boterean? Zeitgeist eta Venus Proiektuaren ziria (Kaos en la Red)

Ongia eta gaizkitik haratagoko gogoetak

Venus Proiektuari erronka haien gezurrak onar ditzaten

Proiektuaren zirrikituak

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra