[Buru Ariketa] Balio bereko triangeluak
[Buru Ariketa] Balio bereko triangeluak –
Zientzia Kaiera atariak dozena erdi buru ariketa atondu ditu aurtengo udarako. EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren blogak eredu bera erabili izan du aurreko urteetan ere, eta salabardoari, iaz egin zuen legez, aurreko urteko ariketak berreskuratzea otu zaio, oraindik egin gabe dituzuenontzako.
Igandero bat eskegiko dugu leiho honetan, aurreko ariketaren erantzunarekin batera.
Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astero ariketa matematiko bat izango duzu; Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Guztira sei ariketa izango dira.
Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza –eta jarraitu duzun ebazpidea, nahi baduzu– idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean daukazu) eta datorren astean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.
.
BALIO BEREKO TRIANGELUAK (6. ariketa)
Zenbat modutan jar daitezke 1etik 7rainoko zenbakiak irudiko zirkuluetan, triangelu gorrien erpinetako zenbakien baturak berdinak izan daitezen?
.
.
Bosgarren ariketaren erantzuna (Bizikletan arineketan):
Azken kilometroa egiteko t segundu eman baditu, azken aurrekoa t+5 segundutan egin du, hamahirugarrena t+10 segundutan, eta horrela. Lehenengoa egiteko t+70 segundu behar izan ditu. Orduan,
? + (? + 5) +( ? + 10) + ?+ (? + 70) = 51×60 = 3060
Hemendik, 15t+525=3060, eta t=169 segundu. Azken kilometroa 2 minutu eta 49 segundutan egin du.
.